Zinemira Saria: Paco Sagarzazu

Zinemira Saria: Paco Sagarzazu –

Zinemira Saria: Paco SagarzazuZinemira saria Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute ohorezko saria da eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzen du. Orain arte, Imanol Uribek (2009), Alex Angulok (2010), Elías Querejetak (2011), Michel Gaztambidek (2012), Juanba Berasategik (2013), Pedro Oleak (2014), Karmele Solerrek (2015), Ramón Bareak (2016), Julia Juanizek (2017), Ramón Agirrek (2018), José María “Txepe” Larak (2019), Sara Bilbatuak (2019), Kimuak programak (2021) eta Txema Areizagak (2022) jaso dute. Aurten, Zinemaldiak eta ekoizle-elkarteek Paco Sagarzazu aktorea omentzea erabaki dute, azken 40 urteotan ezinbestekoa izan baita euskal zinemagintzan eta antzerkigintzan.

Paco Sagarzazuren (Donostia, 1940) lehen hurbilketa zinemara 1976 izan zen, Balantzatxoa antzezlana zinemara egokitu zenean Juanmi Gutiérrezen eskutik (euskaraz filmatutako haurrentzako lehen film luzea izan zen). Hurrengo urtean, Irun Hiria Saria irabazi zuen Para no sé quién bere eleberriarekin. Radio Popular irratian esatari, erredaktore eta gidoigile gisa lan egiten zuen bitartean, La fuga de Segovia (Imanol Uribe, 1981) filmerako castingera aurkeztu eta aktore-zerrendako preso baten rola eman zioten.

Harrez geroztik, aktorea antzeztaldeko aktore bikain gisa egon da lotuta euskal zinemari, honako errealizadore hauen proiektuetan parte hartu duelako: Montxo Armendáriz (Tasio, Sail Ofiziala, 1984), Eloy de la Iglesia (Otra vuelta de tuerca, Sail Ofiziala, 1985), Ana Díez (Ander eta Yul, New Directors, 1988), Daniel Calparsoro (Salto al vacío, Made in Spain, 1995), Antonio Mercero (La hora de los valientes, Made in Spain, 1998), Gracia Querejeta (Cuando vuelvas a mi lado, Sail Ofiziala, 1999), Juanma Bajo Ulloa (Año mariano, 2000), Javier Fesser (La gran aventura de Mortadelo y Filemón, Made in Spain, 2003), Asier Altuna eta Telmo Esnal (Aupa Etxebeste!, New Directors, 2005), Álex de la Iglesia (Balada triste de trompeta, Made in Spain, 2010) eta Aritz Moreno (Ventajas de viajar en tren, 2019).

Sagarzazuk hainbat hamarkada eman ditu euskal film laburretarako proiektuetan, hala nola: Alsasua 1936 (Helena Taberna, 1994), Muerto de amor (Ramón Barea eta José María Lara, 1997), Txotx (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 1997), Cotton Candy (Aritz Moreno, 2009), Él nunca lo haría (Anartz Zuazua, 2009), Artalde (Asier Altuna, 2010) eta Cólera (Aritz Moreno, 2013). Gainera, telesail hauetan ere lan egin izan du, besteak beste: El comisarioPolicíasHospital Central eta Cuéntame cómo pasó; azkenik, antzerkian ere ibilbide luzea dauka, antzezlan hauetan parte hartu izan baitu, besteak beste: El florido pensilEl hombre que confundió a su mujer con un sombrero, Las sillas, Las criadas eta Cabaret latino.

Zinemira Saria: Paco Sagarzazu

Zinemira Saria: Paco Sagarzazu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude