Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Green-i

Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Green-i –

ssiff68

Donostiako Zinemaldiko jakinarazpena

Asteazken gauean, hilaren 23an, Príncipe 9. aretoan, Zinemira saileko Atarrabi et Mikelats filmaren proiekzioan, gertakari desatsegin bat jazo zen.

Zinemaldiko langileek filmaren zuzendariari, Eugène Green-i, bost aldiz eskatu zioten maskara janzteko eta eraman behar bezala janzteko. Azkenean, Zinemaldiaren zuzendaritzak zinema-aretotik ateratzeko eskatu zion. Ertzaintzako bi agentek jakinarazi zioten salaketa administratibo bat jarriko ziotela, eta isuna jaso zezakeela.

Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Greeni. Zinemaldiko gonbidatua izateari utzi dio, osasun-agintariekin bat etorriz hartutako neurriekiko eta Zinemaldiko langileekiko errespetu faltagatik eta ikusleen eta film lantaldearen osasuna arriskuan jartzeagatik, proiekzioan zehar eta geroago.

Solasaldiak Lukas Hiriart eta Saia Hiriart aktoreekin jarraitu zuen.

Eugène Green (New York, 1947) Frantzian bizi da 1969az geroztik. Zortzi film luze idatzi eta zuzendu ditu: Toutes les nuits (1999); Le monde vivant (2003), Cannesko Zinema-jaialdiko Quinzaine des Réalisateurs sailean aurkeztua; Le Pont des Arts (2004), Locarnoko Zinema-jaialdiko Cineasti del presente sailean parte hartu zuena; A religiosa portuguesa (2009) eta La sapienza (2014), biak nazioarteko lehiaketarako hautatuak Locarnon; Faire la parole (2014); Le fils de Joseph (2016), Berlingo Zinema-jaialdiko Forum sailean erakutsia; eta En attendant les barbares (2017), Asturiasko Printzerriaren Saria Film Onenari Gijóngo Zinema-jaialdian. Gainera, saiakera, poesia eta sei eleberri argitaratu ditu.

Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Green-i

Mari jainkosak Deabruaren esku utziko ditu bi semeak, biak aita hilkorrekoak, hark hez ditzan. Adin-nagusitasunera iristen direnean, batek, Mikelatsek, maisuarekin geratzea erabakiko du; besteak, Atarrabik, ihes egingo du. Baina Deabruak Atarrabiren itzala atxikitzea lortuko du…

Festival de San Sebastián

Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Green-i

Seriefiloa naiz.

2 pentsamendu “Zinemaldiak akreditazioa kendu dio Eugène Green-i”-ri buruz

  • Benetazko gertaera desatsegina da Jesuiten politika kriminalaren menpe jarraitzea. Ez dudana ulertzen da nola Eugéne Green-i okurritu zitzaion gure lur maitea amets gaiztoaren seaskara bihurtu dena etortzea.

  • kote camacho 2020-09-29 12:47

    Eskerrik asko freud zure hitzak oparitzeagatik. Ea animatzen garen pixkanaka aurpegia ematera amets gaiztoaren kontu honekin