Zinemaldia, kafea prestatzen den denboran

Zinemaldia, kafea prestatzen den denboran –

-Sarrera hau fikizioa bada ere, zinezko gertaeretan oinarritua dago.-

Kafesne bat basoan mesedez.

Victoria Eugeniako sarreran  lepoan akreditazio berdea daraman 23 bat urteko mutilak oso argi dauka: “Ez dago gaizki, 140 minutu irauten du. Hala ere, uste dut 120 minututan sartu zitekeela”. Jose Julian Bakedano zigarreta eskuan, Kursaaleko zubia zeharkatzen ari da, mantso bezain ziur. Prinzipal Antzokiko pasera sartzen azkena izango da, ozta-ozta. Zuzendari Berriak, The Third Wife (Ash Myfair). Principe Zinemetako eskilarak fregonaz pasatzen ari da amantaldun emakume bat, Jose Luis Rebordinosek azken pelikularen pasea jendeak nola hartu duen galdetu dio kide bati. honek erantzun: “Hotz”. “Baina sekulakoa da eta!”. Kursaaleko prentsa aretoan Telmo Esnalek broma bat egin die hiru kazetariri. Haren ostean beste 5 elkarrizketa ditu programatuta. Ricardo Aldarondo kritika bat idazten ari da prentsaurreko aretoan, bizi, 12:00etako pasera sartu ahal izateko. Anek akreditazio bat topatu du lurrean galduta, eta protokoloari segiz sarrerako mostradorean utzi du. Antonio Picachillan dago, eguneko lehen zuritoa eskatu du, baina, ez da ohartu akreditazioa galdu duela, mugikorra ixilpean du aurreko pelikulatik. Jabierrek txio bat bota du Le Cahier Noir “mierda bat” dela esanaz #66SSIFF #Zinemaldia. Valeria Sarmientok, prentsaurrekoaren amaieran, lasaitasunez egin du hasperen. Aldarondo aretotik atera da lasterka. Felix Linaresek Le Cahier Noir bikaina dela esan du, Radio Euskadiko txokotik. Bakedanori ordubete eta erdi baino gehiago geratzen zaio The Third Wife amaitzeko.

Hemen duzu, 1,50€. Eskerrik asko.

Zinemaldia, kafea prestatzen den denboran

Zinemaldia, kafea prestatzen den denboran

Ekaitza bainuontzi batean