Zinema frantziarreko lehen errugbi-taldeak lagunarteko partida bat jokatuko du Donostia Zinemaldian
Zinema frantziarreko lehen errugbi-taldeak lagunarteko partida Donostia Zinemaldian –
Zinema-industriako profesionalez osatutako ‘Le Quinze de la Pelloche’ elkarteak Azeri Zaharrak taldearen aurka jokatuko du larunbatean, hilaren 21ean, Hernanin
…
Zinema frantziarreko lehen errugbi-taldetzat jotakoak lagunarteko partida bat jokatuko du irailaren 21ean (larunbat), Donostia Zinemaldiaren esparruan. Le Quinze de la Pelloche zinema frantziarreko profesionalez osatutako elkarteko 40 kide inguruk Donostia bisitatuko dute eta topaketa bat jokatuko dute aldameneko udalerri batean, Hernanin, hango Azeri Zaharrak klubaren aurka. Partida 18:00etan hasiko da Hernani Club Rugby Elkartearen zelaian (La Florida industrialdea, 152).
Irabazi-asmorik gabeko elkartea 2019an sortu zen eta 160 kide ditu oraingoz, besteak beste, zinematografiako teknikariak, zuzendariak, ekoizleak eta salmenta- eta banaketa- profesionalak, aktoreak eta zinema-ikasleak. Astero, entrenatzeko, hurrengo partiduak prestatzeko edo, besterik gabe, lagunartean partida bat disfrutatzeko elkartzen dira.
Besteak beste, Charades, Les Films du Worso, Dark Star, Audiens, ?b Films eta Diaphana Distribution konpainietako profesionalak daude elkartean. Gainera, errugbi-lehiaketetan aritutako jokalari beteranoen inplikazioa ere badu taldeak.
“Zinemaren ikuspegi desberdin bat ematen saiatzen gara, errugbiaren, elkartasunaren, joko garbiaren, determinazioaren eta, azkenik, hirugarren denboraren balioetan oinarrituta, non jokoa amaitu ondoren gure lehiakideekin batera jatea, edatea eta abestea gustatzen zaigun”, esan du Pierre Mazars taldeko presidente eta Charadesen sortzaileetako batek; filmak nazioartean ekoiztu eta saltzen dituen enpresa garrantzitsua da Charades.
Mazarsen arabera, larunbatekoa izango da nazioarteko zinemaldi baten testuinguruan jokatuko duten lehen partida, eta egunen batean Cannesen jokatzea amesten duten arren, euren debuterako “zeharo logikoa” iruditzen zitzaien Euskal Herrira bidaiatzea, “munduko errugbi-eskualde onenetako batera, hain zuzen”. Kirol honen eta zinemaren arteko “lotura sendoei” dagokienez, “talde-lana erabakigarria” dela uste du. “Pertsona bakoitzak bere kideen laguntza behar du eta, aldi berean, jokalari bakoitzak zeregin jakin bat du, taldeak irabaztea nahi badu bete beharreko atazak biltzen dituena. Filmaketa-set batean egotea bezalakoa da! Eta, jakina, ez dira jaiak ahaztu behar “, dio txantxetan.
Le Quinze de la Pellochek integritatea, errespetua, pasioa, elkartasuna, aniztasuna eta halako balioak sustatzen ditu. Gaur egun, Frantziako Enpresa Kirol Federazioaren (FFSE) txapelketan parte hartzen duen gizonezko talde bat, emakumezkoen errugbi-talde bat eta Touch rugby talde bat ditu klubak.
Zinemaldiak inbertitzaile sortzaileen topaketa antolatu du hirugarren urtez
Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAEk ‘Kontzertua & Proiekzioa’ Belodromoan
Zinema frantziarreko lehen errugbi-taldeak lagunarteko partida bat jokatuko du Donostia Zinemaldian