[Zinema Euskaraz] SuperKlaus
[Zinema Euskaraz] SuperKlaus –
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, “SuperKlaus” ikusgai bihartik Hego Euskal Herriko zinematan, euskaraz.
‘SuperKlaus’ filma ostegun honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film espainiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek uste du SuperKlaus dela, film-saga ezagun bateko superheroia. Horrek kaosa sortzen du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoera aprobetxatuko du Santaren tailerraren kontrola hartzeko. Asmo gaizto horiek desegiteko gai izango diren bakarrak Billie neskato azkar eta ausarta, C.A.R.L. robota eta Leo elfoa dira. Gabonak salbatzeko gai izango al dira berandu baino lehen?
Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan:
- Golem Alhondiga (Bilbo)
- Golem La Morea (Iruña)
- Biteri Kultur Etxea (Hernani)
- Niessen Zinemak (Errenteria)
- Florida Zinemak (Gasteiz)
- Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
- SADE Cines (Donostia)
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hamargarren filma da, ‘Liztor Kapitaina’ lanaren ostean.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Halaber, film berri bat estreinatuko da datorren abenduaren 25ean, Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Klara eta hazi magikoen misterioa’.