[Zinema Euskaraz] Superheroien familia

[Zinema Euskaraz] Superheroien familia –

Superheroien familia” animazio filma ikusgai da jada Hego Euskal Herriko zortzi zinema-aretotan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren barruan.

Publiko orokorrari bideratua dagoen film norvegiarra da “Superheroien familia”. Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du; horregatik, aita ezingo da gehiago ‘Super lehoi’ izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzea aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izatea baino nahiago du bideojokoetan jolastea. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Bere superbotereak aurkitu ahal izango ote al ditu?

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da honakoa, “Yuku eta Himalaiako lorea”, “Momiak”, “Lau ahizpa magikoak”, “Mavka: basoaren zaindaria” eta “Alan giza antena” lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

Fi[Zinema Euskaraz] Superheroien familialma areto hauetan ari dira proiektatzen:

  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Zuaza Zinemak (Durango)
  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Multicines (Bilbo)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Antiguo Berri Zinemak (Donostia)

Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango dira. Horien artean, datorren abuztuaren 25ean “Una aventura gigante” pelikula iritsiko da zine-aretoetara.

[Zinema Euskaraz] Superheroien familia

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.