[Zinema Euskaraz] Kranston ikastetxea: munstroen eskola
[Zinema Euskaraz] Kranston ikastetxea: munstroen eskola –
Zineuskadiko Zinema Euskaraz programari esker, “Kranston ikastetxea: munstroen eskola” ikusgai dago jada EAEko zinema aretoetan.
Leopoldo Aguilar zinegileak zuzendutako haurrentzako animazioko pelikula estatubatuarra da “Karnston ikastetxea: munstroen eskola”, eta EAEko zortzi aretotan proiektatuko da.
“Ikasle buruargi bat jenioentzako barnetegi batera aldatu dute, eta han, ustekabean, beste dimentsio bateko munstroen atari bat zabaldu du: ezustekoz beteriko mundu bat irekiko zaio”.
Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma:
- Golem Alhóndiga (Bilbo)
- Zugaza (Durango)
- Getxo
- Gorbeia (Gasteiz)
- Antiguo Berri Zinema (Donostia)
- Niessen (Errenteria)
- Usurbe (Beasain)
- Modelo Antzokia (Zarautz)
.
Zinema Euskaraz
Zinema Euskaraz programaren barruan 2021ean estreinatuko den bigarren filma da, ‘Elfkinak’ pelikularen ondoren. Honekin, Zineuskadik jarraipena emango dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari COVID-19aren kolpeari aurre egiteko, batik bat. Aurten, bereziki, programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film izango ditugu ikusgai, eta, horien artean, dagoeneko aurreratu dezakegu hurrengo filmak “Tom eta Jerry” (martxoak 26) eta “Sablehortz kapitaina” (apirilak 30) izango direla.