[Zinema Euskaraz] Klara eta hazi magikoen misterioa
[Zinema Euskaraz] Klara eta hazi magikoen misterioa –
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, “Klara eta hazi magikoen misterioa” ikusgai bihartik Hego Euskal Herriko zinematan, euskaraz.
‘Klara eta hazi magikoen misterioa’ filma asteazken honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film norvegiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.
Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hamaikagarren filma da, ‘SuperKlaus’ lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Halaber, film berri bat estreinatuko da datorren urtarrilaren 31an, Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Zorro y liebre’.