[Zinema Euskaraz] Central parkeko heroiak

[Zinema Euskaraz] Central parkeko heroiak –

“Central parkeko heroiak” filma ostiralean, abuztuaren 30ean, estreinatuko da Hego Euskal Herriko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik.

Publiko orokorrari bideratuta dagoen film frantsesa euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

[Zinema Euskaraz] Central parkeko heroiakSinopsia: Don irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslaria da, eta DJ Doggy Dog lagun bila dabilen pelutxe abandonatua da. Biek Central Parken egingo dute topo eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira.

Filma proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan:

  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Golem La Morea (Iruñea)
  • SADE Cines (Donostia)
  • Cines Niessen (Errenteria)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)

.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zortzigarren filma da, ‘Buffalo Kids’ lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: irailaren 13an, “Liskor kapitaina”, eta abenduaren 5ean, “SuperKlaus”.

[Zinema Euskaraz]

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude