[Zinema Euskaraz] Azerik eta erbik basoa salbatzen dute

[Zinema Euskaraz] Azerik eta erbik basoa salbatzen dute –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren eskutik, ‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’ filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, euskaraz.

‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’ filma ostiral honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film holandarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

[Zinema Euskaraz] Azerik eta erbik basoa salbatzen duteBasoan gauza arraroak gertatzen dira. Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokideak eta laku batek gainezka egin eta urpean utzi ditu gure basoko lagunak. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.

Filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan:

  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Zugaza Zinema (Durango)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Niessen (Errenteria)
  • SADE Cines Antiguo Berri (Donostia)
  • Golem La Morea (Iruña)

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun lehen filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Halaber, film berri bat estreinatuko da datorren otsailaren 7an, Zinema Euskaraz programaren barruan: ‘Basatiak’.

[Zinema Euskaraz] Azerik eta erbik basoa salbatzen dute

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude