Zer dago lurpean?
Zer dago lurpean?
Galdera horri erantzuteko asmoarekin, herritarrak lezeetara hurbildu eta lurpeko mundua ezagutzeko Mugarik Gabeko Lurpea proiektua garatu dute Euskal Herriko 8 kobazulok. Datorren igandean, martxoaren 4an III. Lezeen Eguna ospatuko dute. Ohiko bisitez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko 8 lezeetan.
Zortzi lezek osatzen dute Lurpea egitasmoa: Bizkaiko Koben Koba (Karrantza) eta Pozalagua (Karrantza); Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa); Nafarroako Sorginen Lezea (Zugarramurdi), Ikaburua (Urdazubi) eta Mendukilo (Larraun); eta Lapurdiko Sarakoa.
Sarrera erdi prezioan lortuko du leze hauetara igandean hurbiltzen den edozeinek. Eta gainera, bertze hainbat ekintza osagarri:
Zugarramurdin sorgin batek bisita gidatua eginen du, tartean sorginen etxeak bisitatuz, eta sorginkeriaren historia kontatuz.
Urdazubiko proposamena berezia izanen da: 13.000 urte dituzten labar-pinturak lehenengoz ikusi ahal izanen dira. Oraindik ez daude jende-aurrean ikusgai, eta igandekoa aukera berezia izanen da horretarako.
Mendukilon Aralarren erraien barrenako espeleotourra proposatu dute.
Arrikrutzen lehoiaren aurkikuntzaren berri emanen dute.
Ekainberrin bisita bereziak, historia-aurreko bizimoduaren gaineko tailerra eta labar artearren erakusketa-gela ikusi ahal izanen da.
Saran, Pozalaguan eta Koben Koban bisita gidatuak izanen dira.