Ze herri kaxko da hau?
GureGipuzkoa.net atariko Indalecio Ojanguren bildumako argazki baten inguruan erabiltzaile batek oharra bidali digu: Zeberio dela aipatzen da bainan ez omen da horrela eta berak ere ez omen daki zein herri den.
Indalecio Ojanguren ibili zen leku eta kokapen guztiak ezagutzea ezinezkoa zaigu GureGipuzkoa.net ataria kudeatzen dugun lankideoi, zentzu horretan, herri kaxko hau identifikatzen laguntza behar dugu eta ZuZeulariengana jotzen dugu. Laguntzerik?
zeanuri da. elizondo auzoa
Eskerrikasko kokoherri! Panoramion argazki horren oso pareko bat dago:
http://www.panoramio.com/photo/6687581
Argazkian agertzen den herria Zeanuri da, zehazki Elizondo auzoa, Bertan, Andreamari parrokiaz gain, Piedadea ermita ere baitago.