Zazpi Kaleetako jauregiak eta jauregitxoak
Zazpi Kaleetako jauregiak eta jauregitxoak
Zazpi Kaleetako jauregiak eta jauregitxoak
Bilbao Kulturaren eskutik, Geuria Merkatuko Pagotxa RZk gazteentzat bideratutako errezetategiaren babeslearen orrian aurkitu dugun ekainean zehar Zazpi Kaleetako jauregiak eta jauregitxoak ezagutzeko aukera partekatzen dugu. Horrela diote programaren antolatzaileek:
“Hiribildua sortu zen erdigunea den Alde Zaharrak bere hasierako hiri egiturari eutsi dio distira eta gainbehera epealdietan. Bertako kaleetan zehar ibiliz hainbat eraikin ikus ditzakegu, eta horien artean jauregiek eta jauregitxoek leku azpimarragarria betetzen dute. Eraikin horiek hiriaren eraldaketa eta hazkunde prozesuan ibilbidea egiteko aukera ematen digute, estilo arkitektoniko eta garai historiko anitzetatik.
Arana Jauregiaren aztarna gotikoetatik San Nikolaseko Jauregitxoak duen Bigarren Inperioko estiloraino, Yohn Jauregiaren barrokotik, Gortazar Jauregiaren neoklasizismo berritik edo Mazarredo Jauregiaren Errenazimenduko jatorrietatik igaroz. Etxebizitza edo saltoki gisa erabiltzeko jauregitxoak, historian garrantzia izan duten edo hiribilduaren aldaketa handien lekuko izan diren pertsonak bizi izan ziren etxeak.
Eraikin horien historiak Bilboko bizitzako lehen mendeetatik bidaia egiteko, eta horrela hiribilduaren bilakaerari eta bertan bizi izan zirenen bizitzari buruz gehiago jakiteko aukera emango digu”.
Bisitak ekainaren 1etik 28ra gauzatuko dira (euskaraz zein gazteleraz), doan.
Ordutegia:
- Martitzena eta eguaztena: 17.00etan eta 18.45etan. Eguena eta barikua: 10.00etan eta 18.00etan. Zapatua: 10.00etan eta 11.45etan
Euskaraz: ostiraletan arratsaldean bisitak euskaraz izango dira norbanakoentzat. Euskarazko taldeen kasuan, eguna eta ordua taldearekin adostuko da, eskariaren arabera.
.
Zelan heldu: Tranbia: Ribera, Metro: Casco Viejo, Bilbobus: 11, 22, 40, 56, 58, 75, 77, 85.
Bisitaren iraupena: ordu eta erdi.
Topalekua: Ronda Kalea, 1 zk
Informazioa eta erreserbak: maiatzaren 23tik aurrera (astelenetik igandera 8.00etatik 20.00etara). 944010010/010.