Zalla-ko ENKARZINE43 Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren sariak

Zalla-ko ENKARZINE43 Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren sariak –

Zallan ENKARZINE Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren 43. edizioa ospatu berri dute azaroaren 25etik 30era, eta larunbatean Zallako Zine Antzokian banatu zituzten sariak.

Ia 600 lan aurkeztu ziren aurtengo ediziorako, mundu osoko lanak (Belgika, Espainia, Frantzia, Kolonbia, Turkia, Peru…), eta haietatik 44 film labur aukeratu zituzten proiektatzeko. Herriko Zine Antzokian eman dira guztiak eta antolatzaileak pozik agertu ziren aste osoko partaidetza eta jendearen presentziarekin.

Guztira, sarietan 2.650 euro banatu ditu Enkarzinek, eta aipatu EiTBren lankidetzari esker Epaimahai Gazte batek EiTB Saria eman duela aurrenenekoz.

Hau izan da aurtengo 43. edizioko palmaresa:

  • Larbumetrairik onena “Solo Kim” – Javier Prieto de Paula & Diego Herrero.
  • EITB Epaimahai Gaztearen Saria 2024 “Becarias” – Marina Donderis, Nuria Poveda & Marina Cortón
  • Dokumentalarik onena 2024 “Zona wao” – Nagore Eceiza Mujika.
  • Fikziozko laburmetrairik onena “Vida o teatre” – Guillem Manzanares.
  • Animaziozko laburmetrairik onena 2024 “Pina” – Giuseppe Accardo & Jérémy Depuydt.
  • Ikusleen sari berezia 2024 “La cena” Jesús Martinezena.

Zalla-ko ENKARZINE43 Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren sariak

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude