XIX. mendeko prentsa ezagutzeko solasaldia Zumalakarregi Museoan
XIX. mendeko prentsa ezagutzeko solasaldia –
- “Carliscaturas: Umorea lubaki gisa” erakusketaren programazioan Mikel Alberdi, museoaren artxiboaren arduradunak, XIX. mendeko prentsa satirikoari buruzko solasaldia eskainiko du
- Solasaldia irailaren 12an arratsaldeko 19:00tan ospatuko da Zumalakarregi museoan bertan
Zumalakarregi Museoak, Lizarrako Karlismoaren museoarekin elkarlanean, “Carliscaturas: umorea lubaki gisa” aldi baterako erakusketa zabaldu zuen pasa den maiatzean. Erakusketaren oinarria Cesar Oroz ilustratzaileak Karlismoaren Museorako prestatutako XIX. mendeko mugimendu honi egindako begirada satirikoa da. Karlistaldiak eta umorea lotzen dituen erakusketa hau egungo ikuspegi satirikotik egindako karikatura batzuen bidez hurbiltzen da garai horretako historiara.
Zumalakarregi museoak bere bildumako XIX. mendeko aldizkari satirikoak ipini ditu ikusgai erakusketa honetan. Honela XIX. mendeko satira XXI. mendekoarekin elkarrizketan jartzen da. Aldizkari satiriko hauek, epe bateko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko beste modu bat eskaintzen dute. Umorearen bitartez askotan beste erara nekez esan daitezkeen gauzak esateko aukera profitatu baizuten karikatura hauen egileek.
“Prentsa satirikoa XIX. mendean” solasaldian parte hartzeko izen eman mzumalakarregi@gipuzkoa.eus korreo helbidera.
XIX. mendeko prentsa ezagutzeko solasaldia Zumalakarregi Museoan