Xabier Lete: poeta tristea?
Argazkia atzoko grabaketakoak dituzu, Lander Garrok Donostiako KUR arte galerian ateratakoak. Gaur produkziondoko lanetan dihardugu bihar emititu ahal izateko.
Xabier Leteren lau lagun/aditu elkarrizketatu ditugu besteak beste, Leteren ertz guztien peskisan: Jose Angel Irigaray, Lourdes Otaegi, Joxerra Garzia eta Joxe Anjel Arbelaitz. Nork bere begietatik aztertuko du leteren ekarria. batek lagun bezala hitz egiten bdau, besteak editore eta poeta moduan, edo literaturaren aztertzaile moduan edota, zergatik ez, komunikazioan aditu moduan ere bai.
Ugari dira ahotan hartutako gaiak: Leteren poetikaren lekua Lizardi eta enparauen ondoan, kantuaren indarra poesia hutsaren aldean, Xabier Letek sortutako ondarearen transmisioarekiko kezka…
Elkarrizketa horietaz gain, 2001 eta 2006 urteko bi Sautrela berreskuratuko dira, biak Xabier Leteri eskainiak. Bi Lete desberdin ageri zaizkigu, argitsua bat, ilunagoa bestea, gaixotasunak eta, batez ere Lurdes iriondo emaztearen heriotzak markatuta.
Leteren kantu eta poemak edertzen ere saiatu gara, hala nola, eta beste hainbat kontu ere bai, ia bi ordu iraungo duen programa aparteko batean.
Gustu baduzu, hortxe aukera.
[…] This post was mentioned on Twitter by Hasier Etxeberria, sautrela. sautrela said: Leteri buruzko biharko saioa zer izango den http://bit.ly/echoRG […]
Atzoko Sautrela berezia ikusita oraindik hunkidura gainetik kendu ezinik nabil.
Zure indar hauskorrak aspalditik zuen leku nere barrualdean.Orain malkoak bezain ixilik joan zara baina beti bezain garbi hitzegin duzu.
Gugan jarraituko duzu
Bilboko Kafe antzokian azkenekoz izan zenean Xabier, amaieran aukera izan genuen berarekin berbetan aritzeko, eta harritu egin nindun.
Irakurraldiaren “teatralizazioa” amaitu ostean, aurrez aurre izan genuenean denetariko pasadizuak kontatzen hasi zitzaigun etengabe, eta azpimarratu behar dut, batez ere barregarriak eta dibertigarriak izan zirela gehienak.
Adiorik ez, Xabier