Wazemank-en azaldu ez ziren bi telesaio

Wazemank –

2005 amaiera-edo izango zen, eta akorduan ez dugun edo akordatu nahi ez dugun telebista produktora batetik deitu ziguten: ea egingo genituen umorezko Wazemank tele-serie arrakastatsu hartarako bi gidoi. Antzerki parea idatziak genituen (Susa-Antzerkia aldizkarian bat behintzat argitaratua), gidoi ikastarorik ez, baina baietz erantzun eta ekin egin genion. Orduak, egunak eta asteren bat eta tabako pakete batzuk baino gehiago errez, gidoiak idatzi genituen; mostrarako ez trailerrik ez gidoirik izan genuen, baina antzerkitxo banako “vehiculo longis”-ak atera zitzaizkigun, segidan eskainiko dizkizuegunak. Seriean eta serioan lana izango genuelako aurrerantzean, egindakoaz gain oharrak eman genizkien, bai eta hartu ere aurrerantzerako. Erantzuna laster etorri zen: ezetz, luzeegi idatzi genuela edota halako aitzakiren bat. Gure erantzuna: Kontxo! Luzetik laburtzea, laburretik luzatzera baino errazagoa dela!  Ez dakigu idatzitakoa gauzatzea zaila ote zen, zerrenda beltzen batean ote geunden… Kontua da telesaioko Alkainen telefonoa lortu, deitzeaz nazkatu eta bestaldeko norbait nazkarazita, azkenean berarekin hitz eginda, irakurri zituela eta barrez lehertu zela esan zigula. Baina hor geratu zen asuntua. Tarteko kontraturik eta ezer ez zegoenez, batere xoxik ez! Eta ia 20 urte Wazemank gaueko ordu txikietan errepikatzen segitzen badute ere, guk egindakoa sekula ez dugu pantailan ikusi. Ez digute plagiatu, edo zerbait kopiatu, ustez, beraz.

Geroago beste produktora batetik, zinegile ezagun batek kasu egin zigun. Ea Martin tele-serierako idatziko ote genuen eskaleta edo nik zer dakit zer. Zenbait dvd eman zizkiguten, gehiago lortu beste nonbaitetik guk, ikusi aurreko saioaren atarramendua, eta ikusi ez buru ez hankarik aurkitzen ez geniola, etsi egin genuen. Egindakotzat jotzen zen bigarren lan hori bidaltzeko eskatu zigutenean, ez genuela egin guk. Haserreak. Hor bukatu zen gure telebixtarako karrera!


AUTO PATXI

-Auto-garbiketa, taldean-

Wazemank
Irudia: EITB

Auto konponketa tailer ezagunean…

1. SEKUENTZIA. PERTSONAIAK: Patxi, Bekaduna edo Kulatax, “giri” bikote gazte narratsa (erdi hipy / erdi punki, hanka beltxak…).

Patxi eta Kulatas tailerrean lanean-edo.

  • PATXI:  Hi, rubio! Etorri hadi hona…
  • KULATAS: (Berekiko ahapez) Patxi, orain zer diau?! Olio jarioa al diau?!
  • PATXI: Ze neska klase nahiago duk: diesela ala gasolina?
  • KULATAS: Gasolina kuanto! Repris hobea dauka, belozidadea…
  • PATXI: Baina dieselak gehiago irauten dik…
  • KULATAS: Baina, hori ere bai, “gutxiago txupatzen” du…
  • PATXI: Segizak hortik, segizak hortik… (deabrun izenen!)
  • KULATAS: Nagusi, hotza egiten du hemen…
  • PATXI: Segizak lanera… Segizak lanera edo berotuko haut. Jakingo duk ba, Seguridade Sozialaz (eta Europaz) kanpo bai egiten duela hotza…!
  • KULATAS: Zer diozu nagusi? Kontratua ez degu oraindik sinatu-eta…!

Tuboeskape izurratu baten zarata entzuten da ttor-ttorka lehenik. Auto fregoneta zikin bat sartzen da tailerrean segidan. “Giri” itxurako bikote narrasa ateratzen da: txoperra  mutila, punkia; kopilotoa neska oin-beltza edo gotika…Belarritakoak, sudurretakoak, tatuajeak…

  • PATXI (Bekadunari): Hauek ez dituk euskaldunak, normalak edo parte onekoak… Pierttzin eta miertzin…
  • BEKADUNA: Auto garbiketa premia badute, nagusi.
  • PATXI: Auto-garbiketa esan nahiko duk, rubio… (Eta pixtola balitz bezala darama hatz erakuslea lokira eta tiro) Pgguu…!
  • MUTIL “GIRIA”: Auto-gaggbiketa? (…) (!)
  • NESKA “GIRIA” (Mutilari marmarka): Ingleses egioxu mutil (giriek euskaldunberri lez berba egingo dute aurrerago).
  • MUTIL “GIRIA”: I have auto failure… Do you speak english?
  • PATXI (bizkarra emanez): Yes, yes, yes. Komoasi komoasa…
  • MUTIL “GIRIA” (sinesgor): Parle vous franse? Falas portugeix?
  • PATXI (berean): Oui, oui, oui. O-bri-ga-do, o-bri-ga-do…! (kantarin)
  • BEKADUNA: Zer diozu nagusi? Kastillanoz ere ez dakizu ez si ez no  esaten eta…!

Patxik kokotekoa bekadunari eta:

  • PATXI (bekadunari): Ke dize? Lenagokoa beize!
  • PATXI (“giriei” zuzentzen zaie): Keai? Euskeraz ba al dakik? Ez haiz natuala-eta ez-jakin zikin… Hablas español? Si-ssi, enperatrisss..!
  • BEKADUNA: Aberi, abere-zaleak dirudite; zoofiloak ez diren bitartean, atzeko parteko bi txakur haundi horiekin…!
  • PATXI (imintzioka): Habemus averia…? Si kieres errepairing nahi badek, altxa kapo abre ya.

Mutil “giriak” obeditzen dio, kapota altxatu eta bertan murgiltzen du bere burua Patxik. Hor ibiliko da aztarketan pixka batean…

  • PATXI: Big averia latza! Erradiadorea, trokola eta junta kulata. (Berekiko: Erregla de tres, puto kasuik ez!)

Gero, tailerreko paperak dituen mahaira zuzentzen da, zerbait begiratu, aurrekontua egitera-edo. Faktura mordoa paretako iltzean eta enkarguen agenda zurian, hutsik. Berekiko eta Kulatasentzako hizketan:

  • PATXI:  Fakturak, ordain-agiriak, errezibuak, ordain-aginduak… Hemen etzegok gauza onik…
  • KULATAS:  Zorrak eta zorriak besterik ez dizkik honek. Tokitan “Zorgabe” auto tailerra… (“Horrezpaleo” edo “Zorritzu” bai!)
  • PATXI: Aditu egin diat rubio…!
  • KULATAS: Neri esaten al didazu, nagusi?! Noiztik naiz errubioa…?!
  • PATXI: Gaurtik. Goizean esnatu eta potrotan jarri zaidalako deitzen diat rubio. Zeba? Zaldibin ere halaxe esaten zaiok kanpotar eta ezezagun guztiei.
  • KULATAS: Zeba, Goierriko Olaberri herriaren izena omen zen Erdi Aroan.
  • PATXI: Motel-motel, dokumentatuta al zegok hori?
  • KULATAS: Bai jauna. Eta Zaldibiko rubioena? Burusoilei ere rubio deitzen al diete?
  • PATXI (destainaz): Bai yauna, bai yauna… (bai jauna dirua edo errentak dituenari esaten zaiok. Eskerrik asko esaiok, hi ez haiz berehala bai jauna izango). Kalbosoei, noski baino noskiago errubio: hain ilehori, trasparentatu eta ideiak ere ikusten zaizkielako.
  • KULATAS: Eskerrik asko zuri, jefe, egunero ikasten dudalako.
  • PATXI (haserre planttak): “Zuri” deitu al nauk…?! (Bere kautan: zuri/paltsuagoa izan beharko nikek,bai!)

 

2. SEKUENTZIA. PERTSONAIAK: Patxi, Bekaduna, bi “giriak” eta zakurrak off-ean.

Patxi eta Kulatas autoa konpontzen, bi giriak zakurrei begira barre-algaraka.

  • NESKA “GIRIA”: Jefe, jefe… What defect…? (jiratuta)
  • PATXI: Esango dinat beize: erradiadorea, trokola eta junta kulata.
  • KULATAS: Zuk “kafea denentzat” daukazula, akeita, txola eta txokorra! (neska-mutil “giriak” elkarri begiratzen diote, ez ulertuaren papera eginez)
  • PATXI: Egingo al dugu edo ez? Tu repair yes…?!
  • BEKADUNA: Zuk ez dakit, nagusi, baina atzeko bi txakur haundi horiek bai egiten ai dieeelaaaa, ño…!

(Zaunka eta arnasestu zaratei begira jartzen dira Patxi eta Bekarioa ere eta “giriak”, berriz,  atentzioa berengana ekarri nahian aurrealdera)

  • NESKA-MUTIL “GIRIAK”:  Jefe, jefe… Coma-un… Adelante…
  • KULATAS: (Hirekin komunean…)Adelante? Atzeko zakurrepotente atzeratu hoien antzekoak zarete horratio…!
  • PATXI: Ixilik egon hadi, txikito, zuek gaxte hoik jakintsu zarete, dena dakizue eta ezer ez dakizue. “Beste gu” hauek, berriz, atzekok buztana tente eta “aurreratu” hauek, iñuxente.
  • KULATAS: Hauek iñuzente?! Portamaletasen “pegatinardia”, ardi txuriaren pegatina daramate, nagusi.
  • PATXI: Ardi txuri otzanak hanka beltz piesnegrosekin ibiltzen dituk, bai…
  • KULATAS: Eta benetako ardi beltzak hankatxo txuriak erakusten dituzte ate azpitik… Kontua zer da, kriston aberia egin behar diezula, ezta?! To eztena!
  • PATXI: Hi ixilik egon hadi, hemendik edan behar duk eta. Hartzeko guztien kobratzaileenak eta pagatzeko guztien ukatzaileenak hauek pagatu behar dizkie, baita…! (Atarian Porscherik ez, baina patrikan mila duro beti nik)
  • PATXI: Yaa, yaa, yaa, yaa, (esan alemaneraz eta mahai aldera doa, idatzi eta handik 600 E-ko kartela giriei erakutsiz itzultzen dela hurrena).
  • BI “GIRIAK”: no, no, no, (diote hizkuntza posible guztietan, gormutuen keinu-hizkuntzan ere, ez daukatela dirurik, patrikako poltsiku hutsak ateratzen dituzte galtza barruetatik…).
  • PATXI: Lan eginarazteko bai eta pagatzeko ez?!
  • MUTIL “GIRIA”: Estaukagu, gu es dugu lapurtxen suek besala, a mano desarmada!
  • PATXI (mutil “giriari”): Harrapatu haut, out! Esaten niala ba nik, hauek ez zirela euskaldun normalak!
  • KULATAS:  Trokolax motz honek ez dizu hori entzun, nagusi: parte onekoak, euskaldunak eta normalak ez zirela baino…
  • PATXI (bekadunari): Ixo, kokolo.  (eta “Giriei” zuzenduz): Kostako zaizue! Zoazte eskera eta bueltak neri ekarri. Bestela ez duzue lanik izango kotxea ateratzen!
  • NESKA “GIRIA”: Igual saigu, autoa sainduta utxiko dugu, garaje barruan. Txakurrak atera eta bagoas a la kallera.
  • PATXI: Hemendik inor ez da aterako.
  • NESKA “GIRIA”:  Txakurrak soltatuta ere es?!
  • PATXI: Sartzeko bai eta ateratzeko ez? Ja-jai!
  • KULATAS: Nagusi, nagusi! Bi txakurrei gertatu zaiena bezala: kateatuta geratu dira ez atzera ez aurrera, kieto!

 

3. ETA PAPO!

Patxi eta bekaduna giltza ingeles handi eta palanka banarekin”giriak” mehatxatzen.

  • MUTIL “GIRIA” (tailerrekoei): Txatarreriako segoen, pues  eraman suek autoa haiena…!
  • PATXI: Heu bihurtuko haut txatagga…! Eta zakurraren buztana zuztarretik moztuta etengo dizkiat lau hankako kateatuak…!  Hemendik ez duk inor aterako!

Lauen orruak, zakurren zaunkak, uluak, denak korrika batzuk besteen atzetik, Benny Hill bezala ere ez, ala bai…?!

 (se-fini!)


ARREGITARRAK vs ARREGITARRAK

–Mongiak eta zakurren biboliñak—

Wazemank
Irudia: EITB

Basherri friki ezagunean goizez…

Katta pertxenta sartzen da sukalde hutsean Txanogorritxu bailitzan kantari (tralaralari) eskuan Eroskiko poltsa perretxikuz gainezka duela. Poltsa zabalduari begira geratzen da.

  • KATTA: Ze guayak kapital superfizial-eko lagunak, Giputz sakoneko mendiotara datozenak: perretxiku, ontto, gibelurdinak, zizak eman dizkiate… Eta kanpanilla hauek…?!

(Aurrekoan  Kottorra atsoak  ekarri zizkien poteak fregadera inguruan ikusi eta horiek ikutuz: )

  • KATTA:  Enbotatzeko primerakoak…

(Ziza poltsa mahai gainean utzi eta badoa bere koartora-edo)

(Elo eta Joxe sartzen dira; Joxek, beti bezala, aizkora egur trunkoan iltzatu eta Elok ekonomika gainean lagatzen du eskupeta)

  • JOXE: Asbisto ikusi al dezu, Elo? Kattak ekarriko zuen ziza poltsakada hau… Errebueltoa preparatu idazu, Elo.
  • ELO: Jesuuus! A ze lanak…! Horiek garbitu eta prestatu itzan orain…!
  • JOXE: Mendiko kosetxarekin gizondu ez baino gizendu egiten naiz. Hau felizidadea! No soy hombre, soy hambre!
  • ELO: Baaai, neri titik erori eta zuri hazi, martxa hontan…! A ze kuxidadea, moxolo…!
  • JOXE: Nik daukadan gosearekin idixkoa ere jango nuke oraintxe! (Eta idiak bezala poste edo ate-markoaren kantoian bizkarra igurtziz hazka egiten du) El-buey-solo-bien-se-lame. Kar, kar, kar. (Bere buruari: …edo Idiak bere burua soilik, earki miazkatzen dio Joxe Patxik)
  • ELO: Bai, baino neregana arrimatu eta preparatu zan hik. Hau den abelerea!

(poltsan hobeto begiratu du Elok eta Mongiak ikusten / ateratzen ditu, eskukada bat.)

  • ELO: Joxe, perrekitxuok inundik ez die parte onekoak! Lanperna txar hauek zer diela esango hunake, Elo?!
  • JOXE: Ixildu zaite eta dozenerdi arrautzako errebueltoa egidazu mesedez eta faborez! Ze izango die, ba?: Amanita muskariensis itxurarik ez daukate. (Orain akordatzen naizela, behin amanitan pinportta zupatu eta ahoa anestesiatu zidan, dentistak ez bezela, debalde).
  • ELO: Amanita edo aitaitita… Ez aitaren ez amaren batean, nik ez ditut jango behintzat!
  • JOXE: Zuk nahi dezun krixto egin zazu, baina, astaputzak ez dien bitartean (bakarren bat ere janda nago, oraintxe akordatzen naiz), janga-janga jango ditut nik…!

(Kattak gelako atetik kirik egin eta, berriro desagertu aurretik, zera esaten du erdi-kantarin):

  • KATTA: Konfiantzazkoak diela eta egin diate Donostiko sagastiko lagunek erregalia, basoko igaliak, perretxiko poltsa. Hori bai, ondo garbitu, batzuk zaldi kaka omen zuten inguruan-eta!
  • ELO: Jeessuuus! Gure kakak jatetik, beren kakak jatera pasako gera…!
  • JOXE: Horixe da “euskaldunon aberia”: Ñoñostiko txakurren kakak biltzen omen dituzte plastikotan euren nagusik gaur egun. Zein nagusi, zein morroi?
  • ELO (bere buruari):  Inguratuta gatxauden, Elo. Ez itzan batere garbitu.
  • JOXE: Ze garbitu eta garbitu-ondoko. Lo-ke-no-mata-engorda!

(Elo harakinen kutxilo/matxete handi batekin hasten da perretxiku mordoa zatikatzen, kolpeka bizi-bizi, abiadura handian baina Argiñano baino baldarrago, noski)

  • ELO:  Nik ez ditut jango, belenosoak izatea dute peligru, zeuk ikusi…
  • JOXE: Belenosoak, perilosoak… Zuk ez daukazu beharrik, txikitan erori zinen inbidiosoen lapikoan… (ahapez: …edo belenoa banatu zenean mundun, han omen zinen zu)

(Elok azal eta guzti botzen ditu arrautzak zartagira eta eragin eraginez batidora legez, kolore susmagarriko errebueltoa paderan bertan ateratzen dio Joxeri mahaira; senarra nahaskia irensten hasten da)

  • JOXE: Dedio! Hildako baten zakurren bioliñak ere piztuko lituzke errebuelto honek!  Kupeletik atera idazu kamamila! Ez infusioa ordea,e? Mantzanilla!
  • ELO (marmarka berekiko):  Txikitan kupelera erori hintzenala eta izurratis!

(Joxek zartagikada hustu du di-da batean; sagardo basoak tragoka)

  • JOXE: Hauxe da baserritarraren legea, platerea garbi uztea; ustiatu, txukatu,  miaztu… Pertzondar zaleak gaituk bai, kuanto…!
  • ELO:  Beaje-Nobiosean ere halakoxea zinen: ostatuko koartoan sartu eta nire dena probatu eta pertzaren hondar guztiak miaztu arte ezin geldik egon, deedio!
  • JOXE: Gu baino hobeto dagoena oraintxe, errege gabiroi (kabroi) galanta!

(Marmarka ari den Elok buelta eman duenerako, Joxe begiak atera beharrean zabal zabalik, trantze aluzinatu batean bezala dago, zorion barre-iduriarekin)

  • ELO: Jeeesuuus Mari eta Koxe: baina-baina zer dezu gizona? Pertzondarx!
  • JOXE (erdi etzanda aulkiz kanpo gorputz erdia): Koloriñak, kolorados xagus… muebleak mogitzen ( ikusten ditu)… (kantari) ongi pilotan eta / oneski dantzatzen…! (zentrifugatuan bueltaka ari den) labadora ahoa zabalka… frigorifikoa sutan… sekadora tiroka, piñaun, piñaun… toz-toz txakurre! (mugitzen den aire berozko berogailutxo borobil kabledunari)
  • ELO: Joxeee, nik ez dut ezertxo ere ikusten, hoietatik! Jeeesuuus, Maria eta Infernuko etsaia: txolindu zain gizona, Elo! Esnatu zaitez, Argiñanoooo!

 (KATTAren ahotsa offean –edo atetik kirik eginez berriro–, sukaldeko sekulako eskandalua entzunda: –Jexux, Maria eta bere kogolloak izan behar dute…!)

  • JOXE (moxkor moduan): Optimixta naiz: Ke-me-kiten-lo-bailao!
  • ELO: Eta kenduko diate. Peximixta ni. Burue jun zaizula Koooxe! Nik kenduko dizkiat berriketak, Lerreoooux!
  • JOXE: Elo, zatoz, zatoz, musu-tornilloa eman behar didazu… mingain eta guzti…
  • ELO (senarrari beldurrez begira): Geldi egon zaite, atrass! Natas Satan, estiiii…!, bestela erratza kirtena bizkarrean txikituko dizut. Buru gainetik txixa egitea edo Zerue jaustea falta zaku ointxe!
  • JOXE: Orain ere ba al degu komeria, Leo?
  • ELO: “Leo” ni, noiztik?! Ez al zaizu pasa oraindik?!
  • JOXE: Goazemazu Eloisa kuartora, enkargu bat egin behar degu-eta…
  • ELO:  Pasa al zaizu trantzea Joxe?! Hau ere bada ba! 30 urte eta gero hau: losintxaka ni lastairara emateagatik…!
  • JOXE: Oink-oink, wuazemank-wazemank! Gaur pertzondarrak bildu behar ditugu! …sucar katalanez, rebañar kastillanoz…! Kastillano burro, txaketa pana, seguro bujero enkulo…
  • ELO: Guazemak bai guapo, posturita bat eta beste, beltz guztia jan eta listuzko trajea egin behar diak eta, aspaldiko partez…! Tira eskilburura ipurterre, tira barrura Pertzondarrax…!

(euren gelara doaz, Joxe lau hankatan, Elo atzetik, erratza pasaz bezala, sukaldea hutsik eta altxatu gabe utzita)

ETENA

Biharamoneko goiza: Katta gosaltzen ari da, laster altxatu eta ospa egitekotan; Elo ameslari aurpegiagaz sillan eserita kieta; Joxe jaisten da gelatik, ajeagaz, buruari hazkaka)

  • KATTA: Ni banoa eta agur.
  • ELO: Adiyo, hor konpon.
  • JOXE: Aio Katta… …eta egunon Felisaa…!  (bakarka geratu dira, emazteari):  Zer ibili ginen bart? Ezertaz akordatzen al zara?

(Pixtiak bezala begiratzen diote elkarri senar-emazteak; 30 urte larru jo gabe eta badirudi etxaferoak izan direla bezperan)

  • ELO: “Felixa”…?! Ni ez naiz ezertaz akordatzen, baino majo mugitu zinen, e Koxe?! Onttoen kontue izango zan.
  • JOXE: Bai, tripetatik ibili naiz… In-fu-sioak edo birritan deskonjelatuak ez zidan ba pirrilera eraingo? Ez ni bakarrik, zuk erbindurea…erbinudea, ematen zenuen, pirrika… Zure “Panderoko pentsuak”, ez merkenak, bai onenak!
  • ELO:  Esnatu eta akordatzea ahaztu zait. Baina… “hori” ere egin al genun?!
  • JOXE: Ixo, ixo! Herberako aiton kalekume bat dabil hor kanpoan, surtako egurra eta zotzak lapurtzen. Tiro egingo diot (eskupeta hartu eta imintzioka).
  • ELO: Baaaiiii, purra-purra! orain despistatu nahi nauzu, pita-despita…! Patziku Txerrenen perretxiko hoiek dira bart gaueko kulpanteak!

(Tiro egitea galerazten dio Elok Joxeri, paperak trukatuz-edo… Hontan, semea  sartzen da eta, negozioa usainduz, begiak platerak bezala dituela, zera dio:)

  • SEMEA: Perretxikuz mukuru eta pote faltarik ez, enbotadora industriala jarri behar genuke ukuiluan, kaleko tontoazkarrei Delikatesenetan saltzeko. Hori duk eta negozio borobila! Xixa-horien prezioan! Eraman egingo ditut e?!
  • ELO: Ezetz ba!, inpernutarrak direla…! “Pozoina Zotala”, erre egin behar ditut atarin…! Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean amen! (ahapeka, bere kautarako Elok: ) Eta nik ere pittin bat probatuko banu?!
  • JOXE:  Nik erreko ditut, nik erreko ditut… Hori etxeko nagusiaren lana da!

Senar-emazte-semeak poltsatik tiraka hirurak; eta HEMEN BI BUKAERA POSIBLE:

1.- Azkenean Joxek eramaten du poltsa eta atetik ateratzen ari dela begirada maltzurra botatzen dio kamerari, esanez bezala edo ahopez esanez,

  • JOXE: Horixe behar diagu, urrea balio dik eta erre? et, et, et…!

2.- Bakoitzak bere aldetik tiratzeari utzi, poltsa hautsi eta lurrean zabaldu baitira perretxikoak, eta Attek aizkora hartzen du enborretik, Andreak eskupeta ekonomika/gastamonikatik, eta Semeak harakin aizto/matxetea (edo perretxikua esgrimituz?) eta elkarri apuntatu eta amenazuka egiten diotela BUKATZEN DA. Builaka!

(Akabo)

Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank  Wazemank 

Wazemank

Profeta naiz, pailazoaren sudurrarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude