Uztaileko hirugarrenak, estreinaldiak!

Estreinaldiak: Uztailak 13

Estreinaldiak badatoz!

Egilea: Ines Arrue Unanue

Hotel Transylvania 3: Summer Vacation

Bada behingoz karteldegian etxeko txikienek ere gozatzeko moduko filmik.

Bezeroei opor zerbitzua emateaz nazkaturik, hotela utzi, eta atseden pixka bat hartzeko tartea heldu zaio ere Drac protagonistari. Horretarako, luxuzko itsas bidai batean ontziratu egingo da bere lagun taldearekin batera. Munstroen boleibol txapelketa, txango exotikoak, eguzkia, itsaso bainu lasaigarriak… eta, ustekabean, maitasuna.

Skyscraper

Will Sawyer Ikerketa Bulego Federalaren (FBI) Bahituen Erreskate Taldeko Buru eta gerra beterano ohiak, etxe-orratzen segurtasuna aztertzeko ardura du orain. Txinara egingo duen lan-bidaia batean, bere burua etxebizitza baten sutean inplikaturik ikusiko du, inongo erantzukizunik izan gabe.

Polizia atzetik duela, ihesean, bere izena zikindu duten horiek topatu beharko ditu, bere errugabetasuna frogatu eta sugarren artean harrapatutako senideak salbatu beharko dituen bitartean ere.

Mary Shelley

Frankenstein monstruoaren sortzaile izanagatik gogoratuko dugu beti, baina eleberriaren sorkuntza ez zen Mary Shelleyren bizitza zirraragarriaren punta agerikoa besterik izan.

Izen handiko filosofo baten itzalean hazi zen, XVIII.mendeko Londres hirian, eta gazte zenetik jakin zuen bere patua munduan oinazea uztea zela. Percy Shelley potea ezaguna ezagutu zuen gazte zela ere bai, eta haren ondoan bizitako pasio eta tragediak gidatu zuen bere maisulan gotikoaren idazketarako bidean.

El mejor verano de mi vida

Etxetresnen saltzailea da Curro, fantasia handiko gizona, eta finantza munduko lanpostu bat lortzearekin amesten duen langilea. Krisialdi batean murgilduta (emaztea, lana, diru zorrak…), beteko ez duen promesa egingo dio semeari: eskolako ikasgai guztietan ‘bikain’ nota ateratzen baditu, opor ahaztezinak jasoko ditu trukean.

Esfortzu handiarekin, erronka beteko du haurrak, eta pentsaezinak egin beharko ditu aitak semeari agindutakoa emateko.

Lola Pater

27 urte bete berri dituela, amaren heriotzari aurre egin beharko dio Zino protagonistak. Haur txiki bat besterik ez zela aitak utzi zituenetik, elkarrekin bizi izan dira ama eta semea, jatorrizko herrialdetik urrun, Parisko hiri hotzean. Bizitzako zutabe garrantzitsuena galduta, aita zuena bilatzeari ekingo dio gazteak.

Las grietas de Jara

Nelson Jara izeneko gizon bila helduko da ‘Borla y Asociados’ estudiora Leonor protagonista. Izen horrek ez dirudi ezaguna Mario Borla eta Marta Hovart bulegoko bazkide, zein Pablo Simo, lantegiko arkitekto zaharrenarentzat, baina denak ari dira gezurretan.

Estali ezina da egia, jarri diezaiokezu oztoporik, baina beti aterako da argira. Kasu honetan ere, Simoren oroitzapen kontrolaezinen bidez izango dugu ezkutatu nahi duten sekretu horren berri.

Nico, 1988

Andy Warhol artistaren musa eta The Velven Underground taldeko abeslari izandako Christa Päffgen “Nico” izarrari eskainitako roadmovie dokumentala dugu hau. Artistaren azken urteen, eta oro har, bakarkako ibilbidea egiteari ekiteak suposatutako hazkundearen erretratua egingo du filmak.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea