Estreinaldiak: Uztailak 8

Estreinaldiak: Uztailak 8 –

Estreinaldiak: Uztailak 8

Estreinaldiak: Uztailak 8

.

Benediction

Drama | Biografikoa | LGBTIQ+

Siegfried Sassoon gizon konplexua da. I. Mundu Gerran borrokatu eta dominak ere irabazi ditu, erakutsitako ausardiagatik, baina gudatik bueltan, bere gobernuaren jarrera kritikatuko du. Mendebaldeko frontean bizitako esperientzietatik abiatuta, poesia idazteari ekingo dio, garaiko poeta handienetarikoa bilakatuz.

69. Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Terence Davis zinemagile beteranoak bere filma, existentziala, hautsitako mundu batean galduta sentitzen den gizon baten istorioa kontatuko duena.

.

Mali Twist

Drama | 60ko hamarkada | Kolonialismoa | Politika

Mali, 1960. Bamakoko gazteek twista dantzatzen dute Mendebaldetik inportatu berri den rock-and-rollaren erritmoan, eta aldaketa politiko batekin egiten dute amets. Oihaneko bere misioetako batean, Samba, mutil sozialista bat, izaera biziko neska batez, Laraz, maiteminduko da. Ezkontza behartu batetik ihes egiteko, neskak ezkutuan alde egingo du berarekin hirira. Lararen senarrak, ordea, ez du halakorik onartuko, eta gainera, iraultzak berehala emango dizkie desilusio mingarriak, etorkizun partekatu batekin amets egiten tematzen diren bitartean.

Robert Guédiguian marseillarraren filma Donostiako 19. Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zen, lehiaketaz kanpo.

.

Lingui

Drama | Abortua | Giza eskubideak

Yamenako kanpoaldean, Txaden, Amina bakarrik bizi da Mariarekin, hamabost urteko bere alaba bakarrarekin. Hauskorra eta ezegonkorra da bere mundua, are gehiago, alaba haurdun dagoela jakitean. Mariak ez dio esango zein den aita, eta haurdunaldia eten nahi du. Abortua, erlijioak ez ezik, legeak ere kondenatzen duen herrialde batean, Aminak aurrez galdua dirudien borroka bati ekingo dio…

Mahamat-Saleh Harounren filma Donostiako 19. Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zen, lehiaketaz kanpo.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Uztailak 8

Estreinaldiak: Uztailak 8

Euskal pantailaren gunea