Uztailak 1-9: Kalealdiak antzerkiz beteko ditu Bilboko kaleak

Kalealdia 2009
Kalealdia 2009

Zati bitan egongo da banatuta Bilboko X. Kalealdia (pdf, 1,09 MB). Lehenik, uztailaren 1ean eta 2an, gizateriaren historian izan diren aurrerakuntza eta une historikoak antzeztuko dira Kale Nagusian. Besteak beste, Graham Bellek lehenengo telefono deian esandakoa entzun eta Marie Curie-ren laborategian egindako lehen esperimentuak ikusi ahal izango ditugu Asmakizunen Kale Nagusia izeneko atal honetan.

Ondoren, uztailaren 7tik 9ra, Antzerkiaren Zazpi Kaleak izenpean, dantza, kale-antzerki, zirku berri, musika eta abarrez beteko da Bilboko Alde Zaharra.

Antzerkian eta fantasian murgiltzeko egun aproposak eskainiko dizkigu Bilboko X. Kalealdiak.


EGITARAUA

Uztailak 1, asteazkena:

17:30. “X. Bilboko Kalealdia” Jaialdiaren inaugurazioa.

17:30-20:30. Jado Plaza. LUDICART “Tubolófonos” eta “Cuadros sonoros”. Arbieto kalea. THÈÂTRE DE LA TOPUPINE “Bestiario alpino”

18:00-20:30. Asmakizunen Kale Nagusia. Jarduera dramatizatuak: A. Graham Bell, Marie Curie, Benjamin Franklin, Johannes Gutenberg, Hermanos Lumière, Enric Bernat, Guglielmo Marconi, Albert Einstein.

18:00 eta 19:30. OSKAR “Viajeros al tren”. Diputazio kalea. EL SEÑOR DE LAS BOMBILLAS “El ballet de las bombillas”.


Uztailak 2, osteguna:

11:30. Jado Plaza. LUDICART “Tubolófonos” eta “Cuadros sonoros”.

17:30. Jado Plaza. LUDICART “Tubolófonos” eta “Cuadros sonoros”.

17:30. Arbieto kalea. THÈÂTRE DE LA TOPUPINE “Bestiario alpino”.

18:00-20:30. Kale Nagusia. Jarduera dramatizatuak: A. Graham Bell, Marie Curie, Benjamin Franklin, Johannes Gutenberg, Hermanos Lumière, Enric Bernat, Guglielmo Marconi, Albert Einstein.

18:00-19:30. Diputazio kalea. OSKAR “Viajeros al tren”. EL SEÑOR DE LAS BOMBILLAS “El ballet de las bombillas”.


Uztailak 7, asteartea:

17:30. Plaza Barria. BILBODANZZ “Action!”.

18:15. Arriaga Plaza. BILBODANZZ “Action!”.

18:30. Santiago Plaza. KUKAI DANTZA “Soka”.

19:00. Areatza. HORTZMUGA “Olympikas 2012”.

19:30. Plaza Barria. BILBODANZZ “Action!”.

20:15. Arriaga Plaza. BILBODANZZ “Action!”.

21:00. Plaza Barria. KUKAI DANTZA “Soka”.

22:00. Arriaga Plaza. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”.


Uztailak 8, asteazkena:

18:00. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”.

18:30. Santiago Plaza. TRAPU ZAHARRA “¡Vaya ganga!”.

18:45. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”.

19:00. Areatza. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”.

20:00. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”.

20:30. Areatza. BEAU GESTE “Transports Exceptionnels”.

20:45. Plaza Barria. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”.

22:00. Arriaga Plaza. COMPAÑÍA DE TEATRO LA PATRIÓTICO INTERESANTE “Kadogo. Niño soldado”.


Uztailak 9, osteguna:

18:30. Santiago Plaza. TRAPU ZAHARRA “¡Vaya ganga!”.

19:00. Areatza. DYNAMOGÈNE “Monseiur Culbuto”.

19:45. Areatza. DYNAMOGÈNE “La Cymbalobylette”.

20:00. Plaza Barria. HORTZMUGA “Olympikas 2012”.

22:00. Arriaga Plaza. AKOREACRO “Pfffffff”.