Estreinaldiak: Urtarrilak 14

Estreinaldiak: Urtarrilak 14 –

Estreinaldiak: Urtarrilak 14

Estreinaldiak: Urtarrilak 14

.

Elfkinak

2021ean Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez euskaraz estreinatuko duten lehen filma izango da Elfkinak.

Filmeko protagonistak lur azpian bizi diren elfkinak dira. 200 urtetik gora daramatzate lurrazaleko mundutik ezkutatuta eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Baina Elfie, Kipp eta Buck abenturazaleek lurrazalera igotzea erabakiko dute, eta Teo gozobilearen lagun egingo da Elfie txikia. Erretxin samarra da Teo, baina elfikinen laguntzarekin, beren bizitzako helburu nagusia zein den gogoratuko du: besteei laguntzea!

Urtarrilaren 15etik aurrera, besteak beste, Donostiako Principe zinemetan, Bilboko Golem Alhondigan, Gasteizko Gorbeian, Errenteriako Niessenen eta Durangoko Zugaza zinemetan izango da ikusgai, eta EiTBren 3Klubeko kideek filma ikusteko sarrerak irabazi ahal izango dituzte, hamar sarrera bikoitz zozkatuko baitituzte.

.

23 Walks

Dave (Dave Johns) eta Fern (Alison Steadman) ezezagunak dira. Euren txakurrekin eman beharreko paseoetako batean ezagutuko dute elkar, eta hogeita hiru topaketen ondoren maitasun harreman bat hasiko dute. Baina Dave eta Fern ez dira guztiz zintzoak izan bata bestearekin, eta haien etorkizuna arriskuan jar dezakete elkarri gorde dizkioten sekretuek.

.

Antoinette dans les Cévennes

Antoinette eskolako irakaslea da, eta udako oporrak noiz iritsiko zain ematen ditu egunak. Izan ere, lehen aldia da egun horiek bere maitale sekretuarekin, Vladimir bere ikasle baten aitarekin, igaroko dituela.

.

Sobat Ambyar / The Heartbreak Club (NETFLIX)

Bihotza hautsita, harremantzeko zailtasunak dituen kafe baten jabe lotsatiak Didi Kempoten maitasun kantuetan bilatuko du kontsolamendua.

.

Sans frapper / Lo que no te mata (FILMIN)

Adak 19 urte ditu eta ezagun baten etxean afalduko duenean emango zaio hasiera kontakizunari. Dena oso azkar igaroko da, ez du bere burua defendatzeko aukerarik izango. Bederatzi urte geroago, Alexe Poukine zinemagilearekin bat egin, eta bere esperientzia partekatuko du. Izan ere, Poukinek 12 emakume eta bi gizonen ahotan jarriko du testu hau, eta oroitzapenak zein erreakzioak sortuko ditu horietako bakoitzean.

eta +

Estreinaldiak: Urtarrilak 14Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Euskal pantailaren gunea