Estreinaldiak: Urriak 27

Estreinaldiak: Urriak 27 –

Estreinaldiak: Urriak 27

Estreinaldiak: Urriak 27

.

Esta ambición desmedida (Santos Bacana, Cristina Trenas, Rogelio González)

Dokumentala | Musikala

El Madrileño diskoaren arrakastaren ondoren, C. Tanganak bere ibilbideko birarik handinahiena sortzeko eta zuzenekoaren kontzeptua iraultzeko erronkari aurre egin beharko dio. Artistaren atzetik egindako lau urtetik gorako bidaia da.

Kuban diskoa sortu zuen garaitik abiatuz, beste hainbat alderdi biltzen ditu: show-a kontzeptualizazioa, negoziazioen gogortasuna, entseguak, elkarrizketa deserosoak, ospakizun intimoenak eta Espainia eta Latinoamerika osoan emandako kontzertuen zurrunbiloa.

2023 |Donostia Zinemaldia: Belodromoa

.

El chico y la garza / The Boy and the Heron (Hayao Miyazaki)

Animazioa | Drama | Fantasia

Amaren falta sumatzen duen Mahito izeneko gazte bat bizidunek eta hildakoek partekatzen duten mundu batean murgilduko da. Han, heriotza amaierara iritsi eta bizitzak hasiera berri bat aurkituko du. Hayao Miyazakiren fantasia erdi-autobiografikoa, bizitzari, heriotzari eta sormenari buruzkoa, adiskidetasuna omentzeko sortua.

2023 |Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | Sitgesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Festibala: Sail Ofiziala

.

Mamacruz (Patricia Ortega)

Komedia | Drama | Zahartzaroa

Cruz amonak urte asko eta hamarkada asko daramatza orgasmo bat zer den jakin gabe. Bere sinesmen erlijiosoen deboto, ez dio sekula gaiari garrantzirik eman. Interneten nabigatzen hastearekin batera, ordea, jada iraungita zeudela uste zuen desio eta sentsazioak berriro berreskuratuko ditu.

2023 | Sundanceko Zinemaldia: Naizioarteko lehiaketa

.

La contadora de películas  (Lone Scherfig)

Drama | 60ko hamarkada

60ko hamarkada, Atacamako basamortua, Txile. Baldintza zailetan bizi den arren, Maria Magnolia bere alabari, Maria Margaritari, artearekiko grina transmititzen saiatzen den emakumea da. Maria Margarita herriko istorioen kontalaria izango da, bertako biztanle gehienek ezin baitute zinema-sarrerarik ordaindu.

.

The Killer (David Fincher)

Thrillerra | Drama

Zorigaiztoko akats baten ondoren, hiltzaile batek aurre egin beharko die bere buruzagiei eta bere buruari, bere ustez pertsonala ez den eta nazioarteko zabalkundea hartuko duen jazarpen sistematiko batean.

Ibilbide laburra egingo du filma zinema-aretoetan, azaroaren 10ean lekualdatuko baita NETFLIX streaming plataformara.

 2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Urriak 27

Estreinaldiak: Urriak 27

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude