Estreinaldiak: urriak 2

Estreinaldiak: urriak 2 –

Estreinaldiak: urriak 2

Estreinaldiak: urriak 2

.

Akelarre

Euskal Herria, 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Ana basoko festa batean dago, herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak, erregeak aginduta, eskualdea purifikatu behar du, eta neskak atxilotu eta sorginkeria leporatuko die. Edozer gauza egingo du akelarreari buruz dakiten guztia aitor dezaten. Zeremonia magiko horretan, ustez, deabruak bere zerbitzariak prestatu eta estaltzen ditu.

2017ko Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroaren ArteKino International Prize saria irabazi zuen Pablo Agüerok zuzendutako lanak, eta 68. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu berri dute.

.

Explota Explota

Maria dantzari gazte eta dibertigarria da, askatasun-irrikaz dagoena 70eko hamarkadaren hasierako Espainian. Garai hura zurruntasunak eta zentsurak markatu zuten, batez ere telebistan. Mariarekin ametsik zailena ere egiazko bihur daitekeela jakingo dugu, eta hori guztia Raffaella Carraren hit handien bidez kontatuko digu Nacho Álvarez zinegileak.

.

Falling

John Petersen Eric mutil-lagunarekin eta Monicarekin (adoptatutako alaba) bizi da Kalifornian. Willis haren aitak, nekazari tradizional eta kontserbadorea denak, Los Angelesera bidaiatzea erabaki du, eta Johnen etxean geratuko da erretirorako tokirik egokiena aurkitu arte. Etxean dagoen bitartean, aita-semeen munduek talka egingo dute bortizki, eta zauri zaharretan zirikatzea eta beste batzuk irekitzea ekarriko du, elkar onartu eta barkatzeko bidaian.

Donostia Saria jaso berri duen Viggo Mortensen aktore estatubatuarraren lehenengo film luzea da, Cannesko zigilua daramana, eta 68. Donostia Zinemaldian aurkeztu berri duena.

.

Rifkin’s Festival

Rifkin’s Festival filmak Donostia Zinemaldira doan bikote ezkondu estatubatuar baten istorioa kontatuko du. Senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin eta Espainiaren edertasun eta xarmarekin, baita zinemaren munduaren fantasiarekin ere. Emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar nabarmen batekin eta senarra hirian bizi den emakume polit batekin maiteminduko da.

68. Donostia Zinemaldia ireki duen filma izan da, Woody Allen zinegile miretsiak Donostian bertan errodatutakoa.

.

Una ventana al mar

Maria 55 urte dituen emakume bilbotarra da, bizitza aldatuko dion albiste baten berri izan ostean Greziara bere lagun minearekin bidaiatzea erabakiko duena. Semea eta sendagilea, aldiz, aurka izango ditu. Nisyros irla ederra arakatu eta haren altxor ezkutuetan murgildu bitartean, Stefanos ezagutuko du, eta itxura guztien kontra maitemindu egingo da. Errealitatetik ihesaldi laburra zirudiena zoriona lortzeko ustekabeko aukera bihurtuko da laster.

2019ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Miguel Ángel Jiménez zinegileak filma, EiTB Galan.

Euskal pantailaren gunea