Udako lantegi irekiak: “Etorkizuneko landareak”
Udako lantegi irekiak: “Etorkizuneko landareak” –
Uda honetan, eguraldi ona lagun, gure lorategian lan egitea proposatuko dizugu lehendabizi, lore, landare eta barazkiei begiratuz, eta, jarraian, lantegietan aritzea; han hainbat teknikarekin esperimentatuko dugu, gurutzatuz, hibridatuz eta txertatuz eratutako alegiazko landareak sortzeko, lorategian ditugun espezieak eta gure irudimeneko beste asko elkarrekin lotuz.
Mutazio betean dagoen planeta baten etorkizuneko landareei buruzko gogoeta proposatu nahi dugu.
Asteartetik ostiralera, irailaren 1era arte, 11.30etik 13.30era 5-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan da, eta ez dago aurretik izen-eman beharrik (argibideak: 945 20 90 20 telefonoan).
.
Bisita gidatuak, Lorategitik abiatuta
Lorategitik doako bisita gidatuen programa bat da, Artium Museoaren erakusketa-eskaintza osoa ezagutzeko hainbat ibilbide esperimentatzea proposatzen duena: eraikina, gure bilduma eta/edo aretoetako erakusketa monografikoak.
Bisita guztiak museoaren lorategitik abiatzen dira, auzoari berdegunea ekarri dion proiektua, boluntarioek zaintzen dutena. Irailaren 27a bitarte, asteazkenero 18.00etan eta igandero 12.30ean (ordu bateko iraupena, museoko sarrera-txartelarekin doan).
Udako lantegi irekiak: “Etorkizuneko landareak”