Txomin Garmendia bertsolaria hil da
Txomin Garmendia bertsolaria hil da –
Txomin Garmendia Galartza bertsolari eta idazlea 88 urterekin hil da ostegun honetan. Lau aldiz izan zen Txapelketa Nagusiko finalean. Gazte mailan txapelduna izan zen 1959an, eta 1967 urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelduna, eta bigarren 1964an.
Berrobin jaioa, 1934ko otsailaren 3an, lehen plaza etxean bertan egin zuen, 1952an Antonio Mari Eizmendi “Loidisaletxe” eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela. Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea, Burgosen egiten ari zen soldadutzan “Zeruko Argia” aldizkarian argitaratu zituen bertsoengatik espetxeratua izan zen, nekazari, arotz, taxista, liburu-saltzaile eta Berrobiko alkate izan da. Lau alditan izan da finalista Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, 1965, 1967, 1980 eta 1982ko edizioetan hain zuzen ere, istripu baten ondotik idazteari ekin zion eta bertso liburuak, nobela, kronikak eta hainbat kontakizun idatzi ditu gipuzkoarrak. Bordaberri (1983 Auspoa), Bizitzaren arian (1982 Auspoa), Denbora pasa (1982 Auspoa), Gipuzkoa.Biotz-begietan (1983 GAK), Bertsolari-kurpilla (1984 Auspoa), Erririk-erri (1984 Auspoa), Beltzak eta zuriak mendian ardiak (1985 Auspoa).
- eitb.eus/txomin-garmendia-bertsolaria-hil-da
- berria.eus/txomin-garmendia-hil-da
- naiz.eus/txomin-garmendia-bertsolari-gipuzkoarra-hil-da
- diariovasco.com/txomin-garmendia-bertsolaria
- eu.wikipedia.org/Txomin-Garmendia
- ahotsak.eus/txomin-garmendia-galarza
Txomin Garmendia bertsolaria hil da