Txokolatezko bainuen estetikaz eta Eurovision 09ko txapeldunaz
Txokolotezko bainuen estetika ederto landu dute Svetlana ukrainarraren bideoan. Bistan da estetika, teknologia eta efektuak kantak baino inportanteagoak direla lehiaketa bat irabazteko unean, are gehiago Eurovision bezalako lehiaketa baldin bada. Kanta ez zait oso gustatu; hala ere, txapelketako faboritoenen artean dago. Bideoa eta txokolatezko bainuen estetika aski izan ahal da kantarik onena bezala aukeratua izateko. YouTube-n izandako arrakasta ere aintzat hartu behar da hemendik aurrera horrelako txapelketetan.