Txikiak bainan ez eskasak

Orain dela aste bat 172 argazkiz osaturiko bosna argazki bilduma GureGipuzkoara igotzeari ekin geniolarik, bildumen informazioa osatu eta katalogatze lanak bukatu berri ditugu. Katalogatze lanetan Dantzan.com atariko Oier Araolaza eta SudOuest egunkariko Marcel Bedaxagar kazetariaren laguntza ikaragarri baliagarria eskuratu digute: MILESKER!!!

Aipaturiko bost bilduma hauek, Javier Garayalde kulturzale donostiarrak 1971 eta 1972. urteetan atera zituen eta modu publikoan lehen aldiz ikusten direla esateko moduan gaude. Tartean altxor preziatuak dituzue. Aipatzekoak Ez Dok Amairu taldeak  eta Argia Dantza Taldeak Donostiako Trinitate plazan 1971. urtean Euskal Jaien inguruan emandako ekitaldienak, eta 1972. urtean Altzürüküko gazteek Mendikotan egindako maskaradena, tartean Pierre Bordazarre, Etxahun Iruri xirulari lanetan ikustea dugularik.

MTYwNg==

Egokiena zuzenean bildumak ikustea dezutenez, zerrenda kronologikoa hauxe duzue:

Bilduma bakoitzak blog honetan berezko sarrera merezi badu ere, Dantzan.com atariko lagunek aurreratu zaizkigu eta zenbait ohar zinez aberasgarri egin dituzte jada bilduma hauen inguruan. Aipatzekoak dira Argia Dantza Taldeari eta Altzürüküko gazteek Mendikotan egindako maskaradei eskainitakoak. Bilduma hauek guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri dituzue, noski.

Benito Lertxundi

Irudia | GureGipuzkoa.net | Altzürüküko maskaradak Mendikotan. | Javier Garayalde | Creative Commons By SA
Irudia | Benito Lertxundi | Javier Garayalde | Creative Commons By SA

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola