Trumpen garairako 4 konspirazio telesail
Trumpen garairako 4 konspirazio telesail
Ziur zu ere horietakoa zarela. Telesail bat ikusten hasi eta kapitulu bat bestearen atzetik lotuta, irentsi eta irentsi, noiz geratu ez dakien horietako animalia bat. Gaizka Agirrek bere blogean esan izan du serieak bestelako disziplinak ordezkatzeko jaio direla. Literatura edo zinema esaterako. Ez dakit hainbesterako ote den, baina, gauza bat argi dago, serieetako korapilo eta argumentuak sortzen dituzten showrunner famatuek, errealitatea ordezkatzearekin amesten dutela. Trumpen garaipenak eta berau inguratzen duten galdera ikurrek, gidoilari malapartatu baten ametsa dirudite. Hona hemen Trump-en garairako 4 konspirazio serie.
1- Homeland
Homeland telesaileko gidoilariek ez dute kiniela asmatu. Clintonek irabaziko zuelakoan, 6. denboraldirako emakumezko presidentea jarri dute Etxe Zurian. Elizabeth Marvel, House Of Cards telesailean ezagun egin zen aktorea. Tira, bozkatzaile demokratek akaso kontsolamendua topatuko dute fikzioan, non dena baiten posible. Homeland telesailak urte luzetan Ekialde Hurbilean desagertutako Nicholas Brody (Damian Lewis) marinearen ezusteko itzulera du abiapuntu gisa. Carrie Mathison (Claire Danes) CIAko ikerlariak Brody yihadisten agente bikoitza dela susmatzeko arrazoiak ditu ordea.
2- Designated Survivor
Netflix kateak konspirazio serie ugari ekoizten ditu. 2016an estreinatu zuten Designated Survivor (Hautatutako Ondorengoa) delakoa. Kiefer Sutherland aktorea da protagonista, ’24’ telesailetik ezaguna egingo zaizu apika. Bizkorra eta bizia da trama, azeria zepoan nola harrapatuko zaituena. Atentatu bat gertatu da Washingtongo Kapitolioan eta AEBtako presidentea eta kongresista denak asasinatu dituzte. Tom Kirkman (Sutherland), Etxebizitza Sailburua, da hautatutako ondorengoa, supituki AEBtako presidente bihurtuko dena. Nor ote dago atentatu lazgarriaren atzean?
3- The Shooter
Hau ere Netflixen uzta berrikoa, Designated Survivorrekin batera estreinatua. Hain da parekoa bien giroa, ezen biak nahasiko baitituzu askotan. Honakoan AEBtako armadako frankotiratzaile erretiratu bat da protagonista, Bob Lee Swagger (Ryan Phillippe). Egun batez Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saileko lagun zahar bat etxean agertuko zaio laguntza eske Isaac Johnson (Omar Epps). AEBtako eta Ukrainako presidenteek bilera ofiziala egin behar dute, eta Johnsonen iturrien arabera sniper ezagun batek AEBtako presidentea akabatu nahi du. Hain zuzen ere, Lee Swaggerri nola egingo duen asmatzeko eskatuko dio.
4- House Of Cards
Honakoa zaharragoa da, eta ni bezain seriefiloa bazara ziurrenik honezkero ikusita izanen duzu. Baina ezin aipatu gabe utzi halako zerrenda batean. Frank Underwood politikariarena Kevin Spacey aktoreak inoiz egin duen interpretazio bikainena da. Etxe Zuriko botere borrokak eta politika estatu batuarraren estoldak imaginatzen ahal dira Beau Willimonek sortutako telesaila medio. Trumpen garairako lehengai ezin hobea, ez al da ala?
Proposatuak:
Borgen
Borgen Danimarkar drama politikoa, 3 denboraldi izan zituena eta Adam Pricek sortua. Birgitte Nyborg danimarkako lehen ministro emakumea da protagonista.
Borgen. Danimarkakan, kazetaritza ta politika. House of Cardsen estiloan baino askoz ere neurtuagoa, europearragoa, errealagoa, hobea!
Eskerrik asko Iñaki!! Ekarpen ona!
Baina Borgen oso europarra da, ez Trumpen garairakoa!! Kar kar kar!
Niretzako denak kaka berdina, gaurko serie eta pelikula guztiak bi gauza dituzte soilik, eszena on bat ta premisa motz bat. Gidoiak kaxkarrak, sormenik gabekoak eta tentelak dira.
Gaurko serieen gehiengoak 5 edo 8 atal ikusi eta gero badakizi atal batean edo bitan konta zitekeen gauza bat direla.
.