Trinkator: Gogor eta Trinko
Facebookeko “Aditz Trinkoen Erret Akademia” (ATEA) orrialdeak eta “Txistu y Tamboliñ”en publikatutako blog sarrerak XXI. mendera ekarri dituzte aditz trinkoak. Twitterren ere jarraitu daiteke orain @trinkotzaindia.
Hitz bakarrean jokatzen diren aditzak dira trinkoak (sintetikoak ere deitzen ziren), adibidez, “nator” “etortzen naiz” beharrean, edo “dakusat” eta ez “ikusten dut”. Aditz trinkoen gaineko teorizazio aspaldiko kontua da. Gaur egun, euskarak berezkotzat zuen jokatzeko modua kotsideratzen da, izan ere, textu zaharretan askoz gehiago erabiltzen ziren forma trinkoak. XVI. mendeko Leizarraga lapurtarraren eta Lazarraga arabarraren inskribuetan ugariagoak ziren, eta kuriosoki “e”, “i” edo “j”rekin hasitakoak dira trinkatutako adizki guztiak. Koldo Eleizalde Bergararrak liburu monografiko bat atera zuen XX. mende hasieran (“Morfología de la conjugación sintética vasca“), bertan bokalez edo jotaz hasitako aditzen trinkotzea defendatzen zuen (hemen bere prosaren adibide bat). Ondoren, Soloeta, Omabeitia eta beste batzuk, edozein hizkiz hasitako aditzen trinkotzea proposatu zuten (baita kontsonantez ere).
Badirudi (Xabier Kintanaren iritziz) adizki sintetikoetan pluralgilea sartu izanak konplikatu zuela jokatzeko bide hau. Adibidez, “jakin ditut” esateko era asko eta ezberdinak daude: “dakizkit”, “dazkit”, “dakidaz” edo “dakitez”! Dispertsioa eta zalantza handi bat aditzaren gainontzeko batasunarekin konparatuta.
Trikator herramintak hauxe egiten du, aditz erro bat sartuta berau jokatu arau mugatu batzuk aplikatuta. Ezagunak (erabiliak?) diren 19 formetaz gain norberak bere aditz kuttunena forma trinkoan jokatu dezake edo berriak asmatu.
DEGURGUN!!!! (Egurra eman dezagun!!!!)
(ADI!:
- “Egokitu” aukerak erroa apur bat moldatzen du, bestela osorik, bere hortan, erabiltzen da.
- Herraminta beta bertsioan dago, akats asko egon daitezke eta trinkotze aukera batzuk arbitrarioak izan dira.
- Ekarpenak eskertzen dira eta txikiak diren heinean inplementatuko ditut.)
CC-BY-SA Erramun Turutarena
4 aldiz estekatu du Zuzeuk hiru ordutan Trinkator: https://bitly.com/u7HYDC+
“Ezker abertzalea kritikatzen dut” era trinkoan (dazkerabertzaleakritikat?) jokatuko al dugu? 😉
Zisilzte! agindu daiteke??
Zutaz diragat, horrek neuli, horrek dizerdit, barrabilak dukizkit, gauero dazurrungat. Euskañol sintetikoa.
Baina ez, turutarena, proposatzen duzun hori jokatzen badu, Trinkator gaixoa.
Izan ere, hemen gehiago erabiltzen du jendeak “dazkerabertzalekoherentetakittokritikariekidistantespainolarbuiat”. 😛
Nik txortan egitea gehiago nahi nikek (euskaldunaren vayasemanita sindromea). Eta beraz, harro esan: “aurten baditxort iaz nitxorten beste edo gehiau”