Trikuaren hiztegia
Trikuaren hiztegia
Bernardo Atxagaren poema ezagun batean oinarriturik egin du Koldo Almandozek laburmetrai hau. Durangoko Azoka egunotan gozatzeko modukoa egin zaigu guri geuri.
.
Poema osoa, ostera, honakoa duzu:
TRIKUARENA
Esnatu da trikua habi
hosto lehorrez egindakoan,
eta dakizkien hitz
guztiak ekartzen ditu gogora;
gutxi gora behera,
aditzak barne,
hogeitazazpi hitz.
Eta gero pentsatzen du:
Amaitu da negua,
Ni trikua naiz, Bi
sapelaitz gora dabiltza hegaletan;
Marraskilo, Zizare,
Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan
ezkutatzen zarete?
Hor dago erreka, Hau da
nire erresuma, Goseak nago.
Eta berriro dio: Hau da
nire erresuma, Goseaknago,
Marraskilo, Zizare,
Zomorro, Armiarma, Igel,
Zein putzu edo zulotan
ezkutatzen zarete?
Ordea bertan gelditzen
da bera ere hosto lehor balitz,
artean ez baita eguerdia
baino, lege zahar batek
galerazi egiten baitizkio
eguzkia, zerua eta sapelaitzak
Baina gaua dator, joan dira
sapelaitzak, eta trikuak,
Marraskilo, Zizare, Zomorro,
Armiarma, Igel,
Erreka utzi eta mendiaren
pendizari ekiten dio,
bere arantzetan seguru nola
egon baitzitekeen
Gerlari bat bere eskutuaz,
Espartan edo Corinton;
Eta bapatean, zeharkatu egiten du
belardiaren eta kamio
berriaren arteko muga,
Zure eta nire denboran sartzen
da pauso bakar batez;
Eta nola bere hiztegi
unibertsala ez den
azkeneko zazpi mila urteotan berritu,
ez ditu ezagutzen gure
automobilaren argiak,
ez da ohartzen bere
heriotzaren hurbiltasunaz ere.
[…] 10. Trikuaren hiztegia […]
[…] Zuzeu.com Albistegian azaldu da berria eta horren bitartez iritsi zaitezkete Bideoa ikus-entzutera: trikuaren hiztegia https://zuzeu.eus/2011/12/06/trikuaren-hiztegia/ bestela, proba ezazue […]