Tiro alu batek


Erabakita nuen oporren ondorengo lehen testutxo honen gaia. Argazkiak aterata neuzkan eta idatzia osatuko zuten hitzak buruan nituen itzulika: plastiko beltza, debekua, eserialdia, jaia, alardea… baina tiro batek indarrik gabe utzi nau. Alardean airera botatako tiro puta batek ilundu dit gogoa. Tiro alu batek. Inolako intentzio txarrik gabe botatako tiro batek. Algara eta barre artean botatako tiro batek. Mari Carmeni bizitza ostu dion tiro horrek.
Ez al dakigu tiroak gudurako, borrokarako direla? Jaietan konfetiak bota behar ditugu, kolorezko paperak, airera txapelak… ikasiko ote dugu noizbait?
Besarkada bat Mari Carmenen senide eta lagun guziei.

 

Irailaren 16an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.