Tina Turner hil da

Tina Turner hil da –

Tina Turner hil da
Tina Turner duela hiru urte, 80 bete zituenean.

Tina Turner rockanrollaren erregina hil da gaur, Küsnachten (Suitza). Bertan bizi zen, 2013an oholtzak utzi eta estatubatuar herritartasunari uko eginda. Hesteetako minbizia aurkitu zioten 2016an, eta giltzurrun trasplantea egin zioten hurrengo urtean. 83 urte zituen.

Zoritxarreko haurtzaro bat bizi izan ostean, Tina Turnerrek 60ko hamarkadan erdietsi zuen arrakasta, Ike Turnerrekin batera. Eta 50 urteko ibilbide musikala jorratu zuen, bakarka 80ko hamarkadatik aurrera, tratu txarrak ematen zizkion senarrarengandik aldenduta. Bere ahotsaren indarrak eta eszenatokian agertzen zuen grinak mundu mailako izar bihurtu zuen.  

Euskal Herrian ere izana da Tina Turner zuzenean jotzen, 1987an Bilboko Vista Alegre zezen plazan, berbarako, ETBren bosgarren urtemuga ospatzen.

.

Niko Etxart zuberoarrak “Tina perla beltza” eskaini zion Hapa-Hapa taldearekin batera, miresmenez, “Minuette” diskoan (Elkar, 2005).

 hil da