Tibalt Xanpainatarraren Monedaje Zerga
Tibalt Xanpainatarraren Monedaje Zerga –
Orain dela aste batzuk ospatutako Munitx-eko Numismata txanpon azokan, ezusteko bat izan nuen. Ez nuen euskal txanponik aurkitzeko itxaropenik, baina izan ba ziren eta azkenean Tibalt I.a, Nafarroako erregearen diru eder batekin itzuli nintzen etxe aldera.
Aspaldi nebilen txanpon hauen inguruan irakurketan, eta ale hau eskuratu ondoren honako sarrera hau idaztea erabaki nuen. Sarrera honen oinarri, Miguel Ibañez Artica, Juan Carrasco eta bereziki Ma Raquel Garcia Arancon-en “Teobaldo II de Navarra 1253-1270, Gobierno de la Monarquia y Recursos Financieros” lanak izan dira. Baina ardatz nagusi bezala, Tibalt II.ak 1264. urteko maiatzak 31.an Erriberri-ko hiriari igorritako gutuna hartuko dugu. Gutun honetan, txanponketa zerga moduan Erriberriko hiriari eskatutako ekarpenaren ordaina jaso zuela bermatzen du aipatutako erregeak. Txanponketa erregearen eskubidea omen zen, irabazi mardulak ematen zizkiona, baina era berean galera handiak ekar zitzazkieken bere herritarrei. Hori ekiditeko zerga hau eskatzen zien erregeak; baina zergatik eskaera hori eta zer zen garai hauetako txanponketa zerga hau?
Tibalt I.a, Xanpaina eta Bria-ko kontea, Frantziar erresumako jaun feudal garrantzitsuenetarikoa, Antso VII. nafar erregearen iloba zen eta honen oinordeko bilakatu zen, 1234. urtean Antso seme-alabarik gabe hil zenean…