Kritika Zinematografikoa: “The Holdovers”

Kritika Zinematografikoa: “The Holdovers” –
Kritika Zinematografikoa: "Fallen Leaves"

Zuzendaria: Alexander Payne
Urtea: 2023
Herrialdea: AEB

Kritika Zinematografikoa: "The Holdovers"-Nostalgia samurrarena-

Paul Hunham irakasle marmartia Barton eskola prestigioduneko campusean gelditu beharko Gabonetako oporraldian, nora joan ez duen ikasle talde baten zaintza lanak burutzeko. Hunhamek begi birakari bat dauka, hemorroideak ditu eta gaixotasun genetiko arraro batek egunean zehar hazten doan arrain usaina eragiten dio. Baina bere arazo nagusia bere ikasleekiko duen gorrotoa da; elite kumeak baitira denak, pribilejio guztien jabe.

Uste ororen aurka, eta bizikidetza medio, amets gaizto hasiko den hori egonaldi samur batean bilakatuko da, Angus Tully traumaz jositako mutil adimentsu eta gatazkatsuarekin harremana estutzen joango den heinean. Nerabe errebeldea da, familia desegituratu eta aberats batean maitasun loturarik gabe hazitakoa.

Haiekin batera, hirukia osatuko du Vietnamgo horrorean seme bat galdu berri duen eskolako sukaldeburuak. Mary Lamb, emakume beltza eta pobrea; lur jota dago, baina ez du inoren errukiaren beharrik. Bere eguneroko lana du orain galera gainditu eta bizitzari aurre egiteko helduleku berriak aurkitzea.

Klase sozialak, arraza eta bazterra, beraz, bai banakakoan eta baita talde mailan ere distira egiten duten pertsonaia batzuen indar-eragile eta hari-eroale gisa. Baina ez zaitezte despistatu, hondamen sozialen eta pertsonalen inguruan espero daitezkeen kritika guzti horiek adiskidetasunaren, konformismoaren eta, batez ere, moralismotik eratorritako nostalgiaren samurrean disolbatuko dira. Emaitza onarekin, jakina.

Esan daiteke Alexander Paynek publikoaren itxaropena ez zapuztea bilatzen zuela bere itzuleran, eta aise lortu du. Film ederra, gizatiarra, drama eta komediaren arteko harmonia ezin hobea aurkeztu du. Nostalgiaz eta inteligentziaz josia, gizakiaz eta bere emozioez beste ezertaz hitz egin gabe, eraldaketaren eta sakrifizioaren ideien inguruan hazten doana.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "The Holdovers"

Kritika Zinematografikoa: “The Holdovers”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude