The Hives, Noise Conspiracy, Refused eta zalantza bat

The Hives, Noise Conspiracy, Refused eta zalantza bat

The Hives, Noise Conspiracy, Refused eta zalantza batGauza asko atera dira Suediatik: Volvo motorrak, IKEA, milioika arma, eta besteak beste, aipatzen ditudan hiru musika talde: The Hives, The (International) Noise Conspiracy eta Refused. Azkeneko urte betean joan naiz, pixkanaka, talde hauen musika entzuten, eta hasieratik nabaritu nuena baieztatzeko egoeran nagoela zin eginen dut. Maite dut egiten duten soinua, bai horixe. Hala eta guztiz ere, idatziaren amaieran kritika txiki bat daukat gordeta, pizten zaidan zalantza baten harira.

 

The Hives – Talde honen estiloa garaje rocka bezala definituta ikusi dut sarean. Euskal Herrian badira garajeetatik atera diren makina bat talde, baina estilo kontua da eta ez lokalizazioarena; pitokeriak aparte, garaje rocka bada talde honen estilokoa, gora garajeak! Bost disko kaleratu ditu talde suediarrak, lehena 1997an, eta azkena 2012an. Hemen jartzen dizuedana, The Black and White Album (2007), da nire gustukoena.

 

The (International) Noise Cospiracy – hau ere garaje rocka da ba. Suediako Umeå hiritik atera zen emakume eta gizon koadrila hau. 1998an jaio zen taldea, eta 2004an bost izatetik lau izatera igaro ziren, emakume bakarrak taldea utzi baitzuen. 2008an kaleratu zuten beren azken lana, eta taldea desagertuta da jadanik. Sarean “Smash It Up” izeneko abestiaren animaliko bideoklipa uzten dizuet hemen. Egurra.

 

Refusedhardcore punk taldea, 1991an Suedian sortua, hauek ere Umeåko koadrila hutsa (ño, hiri horrek izpiritu gaztea dauka nonbait). Hiru lan kaleratu ostean 1998an banadu ziren, baina berriro itzuli 2012an, eta beren azken lana iaz plazaratu zuten. Hau da gustukoena dudan albuma, “The Shape Of Punk To Come“.

 

Orain kritika, eta zalantza bat. Kristoren soinua egiten duten hiru talde suediar hauek ez dira gai izan bere ama hizkuntzan, suedieran, ezer egiteko; eta esan bezala, egiten duten musika ikaragarria izan arren (ene ustez), ingelera ama hizkuntzaren kaltetan horrela besarkatzea penagarri samarra da.

Honen harira, zalantza bat. Euskaldunok ez al daukagu aski musika eta doinu gure bizitzei soinu banda jartzeko? Herri people (izenburutik hasita) eta Herri Txiki Infernu Handi programetan jartzen duten musika ikusita, ez du ematen. Beti musika ingelesa. Beti. 4ever. Niri behin edo behin ondo iruditzen zait, baina aspalditik belarriko mina ematen hasia zait programetako arduradunek egindako hautuak.

The Hives, Noise Conspiracy, Refused eta zalantza bat