Taulara mikroantzerki lehiaketako irabazleak, Oihanederren

Taulara mikroantzerki lehiaketako irabazleak, Oihanederren –

Taulara mikroantzerki lehiaketako irabazleek ekainaren 18an aurkeztuko dituzte beren lanak Oihanederren.

Euskal Herriko leku ezberdinetatik heldutako hamazazpi proposamen aurkeztu dira Taulara, formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako lehiaketara. Epaimahaiak egin du hiru lan irabazleen aukeraketa: Artekartu konpainiaren Hauts artean; Mikel Sarasolaren Izan nahia eta Imperfeccionismo magico konpainaren Euskal western bat. Bakoitzak 600 €-ko saria jasoko du. Ekainaren 18an aurkeztuko dira hirurak Oihanederren, eta aurreko sariez gain bertaratzen diren ikusleek publikoaren saria nori eman erabakiko dute. Aurkezpen hauetarako gonbidapen guztiak agortu direnez, bigarren saio bat eskainiko da 20:00etatik aurrera. Gonbidapenak ekainaren 11n jarriko dira eskuragarri.

Oihaneder Euskararen Etxeak udaberriko eskaintzaren barruan Taulara, mikroantzerki lehiaketa antolatu du berrikuntza gisa. Antzerki munduko norbanakoei eta taldeei zuzendutako deialdia da hau, eta euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du.

Lehiaketako lehen edizio honetan hamasei proposamen aurkeztu dira Euskal Herriko txoko ezberdinetatik: sei Gipuzkoatik eta bosna Bizkaia eta Arabatik. Hamazazpigarrena, Madriletik jaso da. Epaimahaiak lurralde bakoitzeko bana aukeratu du, eta bakoitzak 600 €-ko saria jasoko du:

  • Artekartu konpainia (Mungia): Hauts artean
  • Mikel Sarasola (Errenteria): Izan nahia
  • Imperfeccionismo ma?gico konpainia (Gasteiz): Euskal western bat

Taulara mikroantzerki lehiaketako irabazleak, OihanederrenEpaimahaiak kalitatea eta antzezgarritasuna, deialdi honetarako beren-beregi sortutako proposamena izatea, genero ikuspegia eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia hartu ditu irizpidetzat lanak aukeratzeko orduan.

Hiru lan irabazleak ekainaren 18an aurkeztuko dira Oihanederren. Aurkezpenean publikoaren saria (500 €) jasotzeko aukera izango du hiru lan hauetako batek. Lehenengo saiorako gonbidapenak agortu egin dira, eta bigarren saioa eskainiko da iluntzeko 20:00etan. Gonbidapenak ekainaren 11tik aurrera jarriko dira eskuragarri (Bibe plataforman, telefonoz /945 16 18 30/ edo oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita).

Taulara mikroantzerki lehiaketako irabazleak, Oihanederren