‘Tardes de soledad’ filma Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Urrezko Maskorra
‘Tardes de soledad’ filma Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Urrezko Maskorra –
‘Tardes de soledad’ filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Urrezko Maskorra
…
Albert Serrak zuzenduriko Tardes de soledad (Espainia, Frantzia eta Portugal) lortu du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Urrezko Maskorra. Epaimahai Ofizialak ex aequo eman die Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra bi hasiberriri: Laura Carreira eta Pedro Martín Calero, On Falling (Erresuma Batua eta Portugal) eta El llanto / The Wailing (Espainia, Argentina eta Frantzia) lanengatik, hurrenez hurren.
Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra Patricia López Arnaizek eskuratu du, Los destellos / Glimmers (Espainia) filmean eginiko lanagatik (Pilar Palomeroren hirugarren lana). Taldeko Interpretazio Onenaren saria, berriz, Pierre Lottinek irabazi du, François Ozon zinemagilearen Quand vient l’automne / When Fall Is Coming (Frantzia) filmeko antzezle-taldeko kide gisa. Zuzendari horrek eta Philippe Piazzok Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria eskuratu dute ?Ozonek sari hori bera irabazi zuen Urrezko Maskorrarekin batera Dans la maison (2012) filmarekin?, eta argazki onenarena, berriz, Piao Songrik irabazi du, Bound in Heaven (Txina) lanagatik (Huo Xin egilearen lehenbiziko obra).
Horretaz gainera, Epaimahaiaren Sari Berezia Gia Coppolak zuzendutako The Last Showgirl (AEB) filmak irabazi du, antzezle-taldearen lana aintzatesteko; horien artean daude Pamela Anderson, Kiernan Shipka, Brenda Song, Billie Lourd, Dave Bautista eta Jamie Lee Curtis. “Egiaz eta ñabarduraz beteriko interpretazio-kalitate handiagatik, sotiltasun eta kontentzio handiz gerturatzen baikaitu galzorian den ofizio bati, amaitzen ari den mundu bati aurre egiten dioten pertsona-talde baten sentimenduetara”, dio aktak.
Sariok banatu dituen Epaimahai Ofizialaren buru Jaione Camborda zinemagilea izan da, zeinak Urrezko Maskorra eskuratu baitzuen iaz O corno / The Rye Horn lanarekin. Zinemagile donostiarrak, epaiak ematerakoan, alboan izan ditu Leila Guerriero idazle eta kazetari argentinarra, Fran Kranz aktore eta zuzendari estatubatuarra, Christos Nikou errealizadore, gidoilari eta ekoizle greziarra, Ulrich Seidl zinemagile austriarra eta Carole Scotta ekoizle frantziarra.
Sariak Kursaal auditoriumean eginiko gala batean jakinarazi dituzte, eta, ondoren, We Live in Time filma estreinatu dute Europan, aurtengo edizioa ixteko filma, hain justu ere. Saioan izan dira John Crowley zuzendaria eta Andrew Garfield aktorea —filmeko protagonistakidea, Florence Pugh antzezlearekin batera—.
BESTE SARI OFIZIAL BATZUK
Piet Baumgartner egilearen Bagger Drama (Suitza) bigarren filmak eskuratu du Kutxabank-New Directors saria, zeinak aipamen berezia egin baitio Antón Álvarez musikariaren (C. Tangana izenez ezaguna) lehenbiziko zinemagintza-lanari: La guitarra flamenca de Yerai Cortés (Espainia).
Horizontes saria, berriz, El jockey / Kill the Jockey (Argentina, Mexiko, Espainia, Danimarka eta AEB) lanak eskuratu du, hau da, Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen Luis Ortegaren azken filmak. Zabaltegi-Tabakalera saria, ostera, zinema-jaialdi berean programatutako film luze bati egokitu zaio, Aprili / April (Frantzia-Italia-Georgia) Dea Kulumbegashviliren bigarren film luzeari – Dasatskisi / Beginning (2020) bere debutak film onenaren Urrezko maskorra irabazi zuen, baita zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko maskorrak eta Gidoi onenaren saria ere-. Gainera, Jessica Sarah Rinlanden Monólogo colectivo / Collective Monologue (Argentina) Locarnoko zinema-jaialdian aurkeztutako filmari aipamen berezia egin diote Zabaltegi-Tabakalera sailean.
Cubako Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolako José Luis Jiménez Gómezen El reinado de Antoine / The Reign of Antoine (Kuba-Dominikar Errepublika) film laburrak irabazi du Nest The Mediapro Studio saria. Culinary Zinema saria Paco Plazaren Mugaritz. Sin pan ni postre (Espainia) filmak eskuratu du, eta Eusko Label sariak, berriz, Borja de Agüerorentzat eta Jon Martija Leundarentzat izan dira: lehenbiziko saria Las guardianas (Espainia) eta bigarrena Km 0 (Espainia) film laburrentzat, hurrenez hurren. Gai sozialak aintzatesten dituen Loteriak sariaren epaimahaiak, bestalde, Mikel González Beorleguiri eman dio lehenbiziko saria Antón (Espainia) lanagatik, eta bigarrena, berriz, Carlos Fernández de Vigori eta Lorena Aresi, Cafunè (Espainia) obragatik.
Horretaz gainera, Chaplin | Spirit of The Tramp (Espainia, Erresuma Batua, Herbehereak eta Frantzia) filmak eskuratu du Euskal Zinemaren Irizar saria. Carmen Chaplin aktore eta ekoizlearen lehenbiziko lana izan da zinemagile gisa, eta Zinemira Sailean lehiatu da; Pello Gutiérrez Peñalba zuzendariaren Erreplika / Replica (Espainia) lanak, berriz, aipamen berezia eskuratu du. Horretaz gainera, Sail Ofizialean lehiatu den Huo Xin egilearen Bound in Heaven (Txina) filmak eskuratu du FIPRESCI saria.
Era berean, Perlak Saileko publikoak hautatzen duen Donostia Hiria Publikoaren Saria En fanfare / The Marching Band (Frantzia) lanak eskuratu du (Emmanuel Courcolen, filma, aurretik Canneseko Première sailean emana). Europako Film Onenaren Publikoaren Saria, ostera, Daney anjir maabed / The Seed of the Sacred Fig (Alemania, Frantzia eta Iran) film luzeak eskuratu du (Mohammad Rasoulof zinemagilearena, zeinak Epaimahaiaren Sari Berezia eta FIPRESCI saria eskuratu baitzituen Canneseko Sail Ofizialean). Azkenik, New Directors Sailean parte hartu duen Michael Tyburski zinemagilearen Turn Me On (AEB) filmak irabazi du Gazteriaren DAMA saria.
Sari ofizialak – FIAPF
FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA
Tardes de soledad
Albert Serra (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Frantzia – Portugal
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
The Last Showgirl
Gia Coppola (AEB)
Ekoizpeneko herrialdea(k): AEB
ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA (ex aequo)
LAURA CARREIRA (Portugal)
On Falling
Ekoizpeneko herrialdea(k): Erresuma Batua – Portugal
PEDRO MARTÍN-CALERO (Espainia)
El llanto / The Wailing
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Argentina – Frantzia
INTERPRETAZIO NAGUSI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
PATRICIA LÓPEZ ARNAIZ (Espainia)
Los destellos / Glimmers
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
TALDEKO INTERPRETAZIO ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
PIERRE LOTTIN (Frantzia)
Quand vient l’automne / When Fall Is Coming
Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia
GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
FRANÇOIS OZON (Frantzia), PHILIPPE PIAZZO (Frantzia)
Quand vient l’automne / When Fall Is Coming
Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia
ARGAZKI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
PIAO SONGRI (Txina) Bound in Heaven. Ekoizpeneko herrialdea(k): Txina
Beste sari ofizial batzuk
KUTXABANK-NEW DIRECTORS SARIA
BAGGER DRAMA
Piet Baumgartner (Suitza) Ekoizpeneko herrialdea(k): Suitza
Aipamen berezia
La guitarra flamenca de Yerai Cortés
Antón Álvarez (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
HORIZONTES SARIA
El jockey / Kill the Jockey
Luis Ortega (Argentina) Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Mexiko – Espainia – Danimarka – AEB
ZABALTEGI-TABAKALERA SARIA
Aprili / April
Dea Kulumbegashvili (Georgia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia – Italia – Georgia
Aipamen berezia
Monólogo colectivo / Collective Monologue
Jessica Sarah Rinland (Argentina) Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
NEST THE MEDIAPRO STUDIO SARIA
El reinado de Antoine / The Reign of Antoine
José Luis Jiménez Gómez (Dominikar Errepublika) Ekoizpeneko herrialdea(k): Kuba – Dominikar Errepublika
CULINARY ZINEMA SARIA
MUGARITZ. SIN PAN NI POSTRE
© Jorge Fuembuena – Movistar Plus+
Paco Plaza (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
EUSKO LABEL SARIAK
LAS GUARDIANAS
Lehen saria
Borja De Agüero (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
KM 0
Bigarren saria
Jon Martija Leunda (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
LOTERIAK SARIAK
ANTóN
Lehen saria
Mikel González Beorlegui (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
CAFUNè
Bigarren saria
Carlos Fernández de Vigo (Espainia), Lorena Ares (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA
CHAPLIN | ESPíRITU GITANO
© Roy Export Co. Ltd
Chaplin | Espíritu Gitano / Chaplin | Spirit of The Tramp
Carmen Chaplin (Erresuma Batua) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Erresuma Batua – Herbehereak – Frantzia
Aipamen berezia
Erreplika / Replica
Pello Gutiérrez Peñalba (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA
En fanfare / The Marching Band
Emmanuel Courcol (Frantzia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA EUROPAKO FILM ONENARENTZAT
Daney anjir maabed / The Seed of the Sacred Fig
Mohammad Rasoulof (Iran) Ekoizpeneko herrialdea(k): Alemania – Frantzia – Iran
GAZTERIAREN DAMA SARIA
TURN ME ON
Michael Tyburski (AEB) Ekoizpeneko herrialdea(k): AEB
Industria Sariak
WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
Best Digital / Deluxe Content Services Spain / Dolby Iberia / Laserfilm Cine y Video / Nephilim producciones / No Problem Sonido / Sherlock Films
Un cabo suelto / A Loose End
Daniel Hendler (Uruguai) Ekoizpeneko herrialdea(k): Uruguai – Argentina
WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
Cuerpo celeste
Nayra Ilic (Txile) Ekoizpeneko herrialdea(k): Txile – Italia
WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA – Best Digital / BTeam Pictures / Deluxe Content Services Spain / Dolby Iberia / Laserfilm Cine y Video / Nephilim producciones / No Problem Sonido
Blaue Flecken (AT) / Blue Marks (WT)
Sarah Miro Fischer (Alemania) Ekoizpeneko herrialdea(k): Alemania
WIP EUROPA SARIA
Blaue Flecken (AT) / Blue Marks (WT)
Sarah Miro Fischer (Alemania) Ekoizpeneko herrialdea(k): Alemania
EUROPA-LATINOAMERIKA XIII. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
Los Dos Paisajes / The Two Landscapes
Francisco Lezama (Argentina) Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Brasil
DALE! SARIA (EUROPA-LATINOAMERIKA GARAPENA)
Los Dos Paisajes / The Two Landscapes
Francisco Lezama (Argentina) Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Brasil
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
Mar de leva
Mariana Saffon (Kolonbia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Kolonbia – Frantzia
IKUSMIRA BERRIAK SARIAK
SIDERAL SARIA
CARO BASTIANO / DEAR BASTIANO
MARIA ELORZA DEIAS (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
CASA WABI-ESCINE SARIA
Senda
Mikele Landa Eiguren (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SARIA
EUROPAKO PROIEKTU ONENA
SONIC ALCHEMIST
Lituania
ESPAINIAKO PROIEKTU ONENA
DUBME
Espainia
CURRENT ANIMA
Aipamen berezia
CURRENT ANIMA
Espainia
PERTSONA EDO TALDE EKINTZAILE BATEK AURKEZTUTAKO PROIEKTU ONENARI
KASPAR K1
Danimarka
XX LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN SARIAK
MUSIC LIBRARY SARIA
LA NOCHE DE LA INFANCIA
Xixi Sofía Ye Chen (Txina – Espainia)
Ekoizlea: Lacima Producciones – The South Project – La Fábrica Nocturna (Espainia)
DOGWOOF SARIA
BARRABÁS
Daniel Martínez-Quintanilla (Espainia – Peru)
Ekoizlea: Muyuna – SUICAfilms – Associated Press (Espainia – Peru)
IBAIA-ELKARGI SARIA
BARRABÁS
Daniel Martínez-Quintanilla (Espainia – Peru)
Ekoizlea: Muyuna – SUICAfilms – Associated Press (Espainia – Peru)
Beste sari batzuk
RTVE – BESTE BEGIRADA SARIA
ALL WE IMAGINE AS LIGHT
© Atalante
Payal Kapadia (India) Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia – India – Herbehereak – Luxenburgo
Aipamen berezia
On Falling
Laura Carreira (Portugal) Ekoizpeneko herrialdea(k): Erresuma Batua – Portugal
ESPAINIAKO LANKIDETZA SARIA
SUJO
Astrid Rondero (Mexiko), Fernanda Valadez (Mexiko) Ekoizpeneko herrialdea(k): Mexiko – AEB – Frantzia
AGENDA 2030 EUSKADI BASQUE COUNTRY SARIA
SOY NEVENKA
© David Herranz
Iciar Bollain (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
DUNIA AYASO SARIA
Los pequeños amores / Little Loves
Celia Rico Clavellino (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Frantzia
Ohorezko Sariak
DONOSTIA SARIAK
Cate Blanchett
Pedro Almodóvar
ZINEMIRA SARIA
Elena Irureta
Sari paraleloak
FIPRESCI SARIA
BOUND IN HEAVEN
Huo Xin (Txina) Ekoizpeneko herrialdea(k): Txina
FEROZ ZINEMALDIA 2024 SARIA
TARDES DE SOLEDAD
Albert Serra (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Frantzia – Portugal
EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA
Víctor Erice (Espainia), Michel Gaztambide (Frantzia)
“CERRAR LOS OJOS / CLOSE YOUR EYES” (Espainia – Argentina)
SEBASTIANE 2024 SARIA
REAS
Lola Arias (Argentina) Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina – Alemania – Suitza
LURRA – GREENPEACE SARIA
THE WILD ROBOT
Chris Sanders (AEB) Ekoizpeneko herrialdea(k): AEB
SIGNIS SARIA
Los destellos / Glimmers
Pilar Palomero (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
ATENEO GUIPUZCOANO SARIA
Tardes de soledad
Albert Serra (Espainia) Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia – Frantzia – Portugal