Tabakaleraren neurri berriak
Irakurketa azkarra eta axalekoa baino ez diogu egin prentsa arduradunek bidalitako idatziari. Onena opa diogu Tabakalerari bere eginkizunean. Ez du erraza izango, eta hobe bai asmatuko balu.
Hala ere hasi behar luke euskarazko testua finago idaztetik, gutxienik halako erakunde batek merezi duen irudi onean distrakziorik sortu gabe: “Tabakalera hiriko gune berri batean bilakatuko da, kulturari, lanari, formakuntzari eta aisiari eskainitako gune batean.” Zer esan nahi dute, dagoen lekutik kendu eta, “hiriko gune berri batean”, beste leku batean, alegia, garatuko dutela? Et, et, et…
Ez gaitezen baina, distrakzioan erori eta, formak forma, laburbil dezagun dokumentuak dakarrena:
Helburua: “Eredu berriko kultur-erakundea” izatea.
Egitekoak: “Tabakaleraren erronka nagusiak sorkuntza eta berrikuntza sustatzea, esperimentatzea eta ezagutza partekatzea izango dira.
Nori zuzendua: “Sortzaileei, industriei eta hiritarrei zuzendutako zentroa”.
Zer egongo da bertan?: “Zine aretoak, erakustaretoak, produkziorako guneak, laborategiak, formakuntzarako gelak, mediateka eta erabilpen anitzetara, aisiara eta jatetxeetara bideratutako espazioak. Aurreikusi bezala, eraikinean kokatuko dira, halaber, Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategia”.
Nola abiatuko da?: Antza denez, Arteleku izango “proiektuaren bihotza” martxan jartzeaz abiatuko dena. Bestalde Donostia Kulturako Zine Unitatea ere bertan izango da…
Gaur aurkeztu den honek ez du antz handiegirik Tabakalerari buruz hasieran eta handik denbora batera esan zirenekin, baina tira, inoiz ez da berandu hoberako bada. Eta gugatik, bedi.
Nabarmentzeko moduko beste bi kontu: aurreko egitasmoak baino bost milioi euro gutxiago dituela eta dei egiten dutela laugarren ugazabaren bat ager dadin, bazterren batetik.
Hementxe duzu dokumentua osorik, pdfan.
Tabakaleraren berdimentsionamendua
Artxiboa | Tabakaleraren berdimentsionamendua | Tabakalera | LGPL