Ta ezer ez da berdin
Ta ezer ez da berdin –
Ta ezer ez da berdin.
1980tik hona gauza ugari aldatu dira, kamarada. Tartean, ni neu behitzat, 35 urte zaharragoa naizela. Baina pasa den asteko kontzertuak nolabait urte hartako gabonetara eraman ninduen. 16 urte baino ez nituen, eta Hertzainak izeneko talde rockzale euskaldun batek nire herrian jo behar zuen Gabon egunen bueltan. Dagoeneko egonak ziren Zarama, La Polla Records, Rip eta besteren batzuk, baina egun horietarako euskaraz Estatuari gerra! oihukatzen zuten Gasteizko zoro batzuk ziren hubiltzekoak gure herrira. Eta baita etorri ere, Banda Municipal de Ska de Vitoria izenez batailatu zuten lagun koadrila are zoroago batez lagundurik.
Kontzertu horren ostean ezer ez zen berdina izan, txakurrei odolaren usaina baitzeraien, gerra egin behar baitzitzaion Estatuari eta gu prest baikeunden, nahiz eta txorakeria irudi, orgasmo bat izan eta Euskal Herri libre eta tropikala borrokatzeko; militarrik gabe eta buru gabe hobe. Horrelakoak sentitzen ginen, askeak, zeruko ortzimugak gure hatz puntekin ukitzeko kapazak, iraultzarik alai eta libreenak aurrera eramateko On Kixote txikiak.
35 urte pasa dira, bai, baina ziur naiz Garik eta Josuk antolatutako kontzertuetara hurbildutako ia 5000 lagunek grina beraz oihukatu zutela: gerra beti!, nori eta estatuari, nori eta estatuari; oraindik ere guri, katalanei eta Espainiako hainbat herritarrei gutxieneko askatasunak ukatzen dizkigun Estatuari.
Ezer ez da berdin, garbi dago, ez gu ez beste bide batzuk hartutako kamaradak, baina oraindik bada zer esan, zer kantatu eta zer borrokatu. Denboraren orratzak ez dira gelditu, aurrera darraigu eta espero Euskadin rockanrollak dirurik eman ez arren, inon baino alaiagoa izatea.
Kultur teknikaria ofizioz, xaxatzailea afizioz, hori nabari da , eta kobratzen al du analfabeto izanda?