Sumercarazco icenac

Sumercarazco icenac –

Ithurria: Wikipedia: Vase of Entemena, king of Lagash, with dedication. Louvre AO2674, c.?2400 BC. en.wikipedia.org/wiki/Sumerian_language

 

AGGLUTINATIONEA

Agglutinationea sumercararen eçaugarri bat da. Icenaren edo aditzaren erroari atchiquitzen çaizquio ceimbait preffixu eta suffixu, icenaren oinharrizco informationeari informatione guehiago emanez.

šeš: anaia

šeš-gu-ne-da: NERE ANAIEQUIN: (šeš- (anaia), gu-: (nere-genitivo), -ne-: (plural marca), -da (comitativoco casua: NOREQUIN)

lugal: REGUEA (casu absolutivoan: NOR)

lugal-zu: ÇURE REGUEA (-zu: genitivoco atzizquia: NOREN)

lugal-zu-ne: ÇURE REGUEAC (-ne: plural marca)

lugal-zu-ne-da: ÇURE REGUEEQUIN (-da: comitativoco casua: NOREQUIN)

 

Syllaba batec valio phoneticoa daduca, bainan ez du certan significaturic eduqui. Hitz batec badaduca valio phoneticoa eta significatua.

Substantivoac sentencia logico batean icen edo icenondoco characterea duten hitzac dira. Sumercaran icen simpleac eta compossatuac daude.

 

ICEN PRIMARIOAC EDO SIMPLEAC:

e2 etchea, templua

lu guiçona edo persona

gal handia

dub taulattoa

sar scribu, idazcun

 

ICEN SECUNDARIOAC EDO COMPOSSATUAC:

dub-sar scribau, irazle

e2-gal jauregui, etche handi, templu handi

lu-gal regue (guiçon handia)

 

Substantivoac hiru formatan eratzen dira:

  . Icenen juxtapositioneaz:

an-ki: cerua eta lurra

a-ur: ura eta hiria

  . Compossagai attributivo batequin (icena + qualificativoa):

e2-gal: etche handi, templu

ku2-babbar: mineral çuria, cilharra

  . Compossagai syntacticoa (icena + aditza):

igi==ñar: beguiratu; beguia jarri (aditz beçala erabilcen da)

 

Cembait preffixuequin conceptu abstractuac eratzen dira:

nam-: nam-til: vicitza; nam-lugal: reguetza; nam-munus: feminitatea

nu-: nu-kiri6: loraçainça

 

Ez da jaquina etymologia. Ez da jaquina cein diren hitz nativoac, nondic derivatuac diren… Batzutan expressione verbalac bilhacatzen dira icen:

gal-an-zu: asco cequiena (expressione verbala) » jaquitun (icena)

ba-uš: hil cen (expressione verbala) » defunctu (icena)

Batzutan soinu gutturalac edota exclamationeac hitz bilhacatzen dira, aguian hassiera batean hymnoetan erabiliac:

u2-lu-lu-ma-ma

u-ru-ru

 

Generoa eta articulua

Sumerierac ez du articulu definituric. Hitz oro içan daiteque definitu ala indefinitu: lugal: regue, reguea, regue bat. Contextuaren arauerat ulercen da.

Ez dago genero grammatical masculino eta femeninoric: berheizten da gendea (animatua: guiçaquiac eta jaincoac), eta objectuac (inanimatua: gauçac, animaliac…). Plural forma ezberdinac daduzcate.

 

Pluralac

Icenac içan daitezque berdin singular edo plural, ez da berheizten. lugal içan daiteque hala reguea (sing) nola regueac (plur). Hala ere badira cembait marca pluralezco. Bata da (.ene) atzizquiarequin, eta bercea reduplicatione bitartez.

PLURAL ATZIZQUIA(.ene):

dingir: jaincoa; dingir-re-ne=(dingir.ene) (azquen consonanta repetitzen denean hurrengo syllaban, auslaut emaiten da). Aurreco syllabac vocalez amaitzen duenean soilqui -ne.

dingir-re-ne jaincoac

en-si-ne (ensi.ene): jaunac

lugal-le-ne (lugal.ene): regueac

REDUPLICATIONEA

lugal-gal regue handia

lugal-gal-gal regue handiac

lugal-lugal regueac edo regue guztiac

Objectu inanimatuen icenec ohicoan ez dute aldatzen plurala eguiteracoan. barag hitzac: pedestal, throno (sing) edo pedestalac, thronoac (plur) erran nahi deçaque.

Reduplicatzen direnean plural collectivoa eguiten dute: barag-barag: pedestal edo throno guztiac.

 

Adjectivoac

Sumerologo batzuen arauerat, aditz icenac erabilcen dira adjectivoac eguiteco, bucaeran -a atzizquia guehituz:

zi(d): çucena içan » zi-da: çucena

šag9: goxoa içan » šag9-ga: goxoa

 

Egon daiteque harreman bat aditzen participioen eta adjectivoen artean, adibidez:

handitu (participio) » handia (adjectivoa) içan

çucendu (participio) » çucena (adjectivo) içan

goxotu (participio) » goxoa (adjectivoa) içan

 

Adjectivo consideratzen direnac, icenaren ostean aguercen dira.

lugal-gal: regue handia (botheressua)

lugal-zi-da regue çucena

ga-šag9-ga esne goxoa

 

Normalean aguercen dira -a atzizquiarequin, aditz participioac beçala.

nita2 kala-ga (kala.a): “kala” pronunciatzen da “-g” anceco consonantearequin bucaeran. Horregatic auslaut guerthatzen da hor. Erran nahi du “guiçon edo ar indarsu edo botheretsu”:

nita2 guiçon, masculino

kala.a indartsu, botheretsu

 

Adjectivo batzuec ez dute bethi behar -a atzizquia:

tur ttipi

maj magnificient

 

AUSLAUTS edo soinu consonant finalac

Sumercararen tendencia bat da auslaut allemano hizcunçatic deitzen dena. Azquen consonanta ez adiaraztean datza.

ku(g) » ku3: urrhea

ša(g) » ša3: erdialde, bihotza

ñi(g) » ñi6: gaua

Suffixu vocalicoetan, consonantac seguitzen ohi du:

kug.ak » ku3-ga: uurhezco

šag.ak » ša3-ga: erdialdeco, bihotzeco

Sumercarazco auslauts batzuc: kala(g)-ga, gal-la, dingir-re-ne

 

Vocalen hierarchia

Vocalic indarsuena -U- da. -A- eta -E- duten suffixuac aldatzen ohi dira icena -U- vocalez amaitzen denean.

lugal.zu.am » lugal.zu.um (çure reguea da)

-I- da vocalic ahulena. -E- vocalac remplaçatzen ohi du.

dingir-ra-ni » dingir-ra-ne (bere jaincoa)

ki.ani.a »ki.na (bere lurraldea)

-E- da bigarren vocalic ahulena: hitz batec vocalean amaitzen badu, batzutan -E- ez da guehitzen.

lu2.e dumu.(a).ni i3.gaz.e » lu2 dumu.ni i3.gaz.e: guiçonac bere umea erahilgo du

i3-la-e » i3-la: pessatuco du

ki.e » ki: lurraldean

 

Vocabulario ttipi bat

e2 etchea, templua

lugal regue, giçon edo persona handia

nin andere

dub-sar scribau, irazle

gal handi

tur ttipi

nita2 guiçona, masculinoa, machotea

ama ama

me2 borroca, combata

kala(g) indarsu, botheretsu

kur mendia, etsaien lurraldea

kur-sañ mendi

ma? magnificient

dumu seme, alhaba, ume

dingir jainco, jaincossa

ur-sañ heroi

Sumercarazco icenac

Sumercarazco icenac

2 pentsamendu “Sumercarazco icenac”-ri buruz

  • Laket içan çait içugarri.
    Anhitz esquer, Aletchu!

  • Milla esquer Josu!!

    Hemen ariqueta batzuc, burutuac:

    1. lugal mah:
    lugal: reguea; mah: magnificienta; » REGUE MAGNIFICIENTA

    2. dub-sar-re-ne:
    dub-sar: scriba, irazle; dubsar.ene (plural); » SCRIBAC, IRAZLEAC

    3. lugal gal-gal:
    lugal-gal: regue handia; gal-gal (duplicatua, plural); » REGUE HANDIAC

    4. nita2 kala-ga: GUIÇON (MACHOTE) INDARSUA

    5. me3 gal-gal: BATTALIA HANDIAC

    6. kur gal-la: MENDI HANDIA

    7. e2 mah: ETCHE EDO TEMPLU MAGNIFICIENT

    8. kur-kur: MENDIAC edo MENDI GUZTIAC

    9. dumu-e-ne: dumu: seme; .ene (plural marca): SEMEAC

    10. dumu tur: dumu: seme; tur: ttipia; » SEME TTIPIA

    11. dingir-re-ne:
    dingir: jainco; .ene (plural): JAINCOAC

    12. ur-sañ kala-ga:
    ur-san: heroia; kala-ga: indarsu: HEROI INDARSUA

    13. ama gal:
    ama: ama; gal: handia; » AMA HANDIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude