Sumercararen aditzac eta cate verbalac (I)
Sumercararen aditzac eta cate verbalac (I) –
Ithurria: Penn Museum. www.penn.museum/sites/journal
Sumercara nagussiqui SOV (Subjectua, Objectua, Verboa) eguitura syntacticoco hizcunça da. Aditz conjugatua phrasearen amaieran aguercen da. Aditza conjugatzeco beharrezcoa da conjugationeco prefixu bat.
mu-na-ru (eman, escaini çuen), mu-na-gi4 (vueltan eman, retornatu çuen) eta mu-na-e3 athera, irten cen) cate verbaletan ikus daiteque nola integratuta dauden, aditzen erroac azquen catebeguian (-ru, -gi4, -e3). Conjugationeco prefixua hauetan guztietan da mu- da (transitivo animatua dela adiarazten duen prefixua).
Elementuen rangoac cate verbalean
1. Prefixu modala
2. Conjugationeco prefixua
4. Prefixu dimensionala: terminativo, ablativo ala comitativo.
5. Affixu personalac
6. Erro verbala
nu-mu-un-da-an-ak: (harc) ez çuen (hura) harequin eguin.
Adibide honetan aditzac eracusten du prefixu modal bat (un), conjugationeco prefixua (mu), prefixu dimensional comitativo bat (un-da=.nda3), afixu personal bat (an=.n) eta erro verbala (ak).
PREFIXU MODALAC, casu honetan nu- (negationecoa), actionearen modalitatea cehazten du (aguindua, desira, negationea, indicationea). Cate verbalean lehen catebeguia içaiten da.
Animo differentac adiarazten dira prefixu modalen bitartez: desira, indicationea, negationea… “Default” modua indicativoa da, eta horretan ez da prefixuric jarcen.
CONJUGATIONECO PREFIXUAC, casu honetan -mu- (aditza transitivoa dela eta agentea animatua adiarazten du) aditzari forma finitua emaiten derauco. Aditza conjugatua içaiteco ecimbercecoa da.
PREFIXU DIMENSIONALEQUIN, casu honetan un-da=.nda3 (comitativo casua: NOREQUIN, harc harequin) casu grammaticalac sarcen dira aditzean. Dimensional erraiten çaio ceren aditzari dimensionea emaiten baitrauco. Accumulativoac dira, casu grammatical bat baino guehiago sar daiteque aditzean.
AFIXU PERSONALAC cehazten du cein den ekinçaren subjectua edo agentea, casu honetan -n (3. persona singularra), baina aurreco catebeguiaren a assimilatuaz -an- beçala aguercen dena.
ERRO VERBALA ekinça adiarazten duen hitza da. Kasu honetan ak (eguin). Erro verbalean adiarazten den ekinça edo actione abstractuari forma cehatza emaiten çaio cate verbalean, particula ezberdinequin.
Cate verbalean lehen bi catebeguiec (modalac eta conjugationecoac) bethi mantencen dute orden berbera. Prefixu dimensionalac bethi aguercen dira erro verbalaren aurrean, eta afixu personalac aguer daitezque erro verbalaren aurrean edo atzean: NORC casuco agente singular direnean aurrean, eta agente plural edo NOR casuco subjectu intransitivo denean erro verbalaren atzean.
Transitivitate-intransitivitatea eta demborazco aspectuac
Tensoa ez da aspectu gako bat: i3-du3-en hitzac erran nahi du aldi berean: eraiquico dut, eraiquitzen dut, eta eraiquitzen nuen. Refferencia temporalec (gaur, aurthen, orain) definitzen dute aditzaren tensoa. Berheizten dira actione perfectivoac edo burutuac alde batetic (hamtu), eta bercetic burutu gabeac (marû). Burutu gabeec (marû) normalean present eta futuroa adiarazten dute. Burutuac (hamtu) passatuco ekinçac adiarazten ditu.
Hamtu perfectivoa euscaraz uler daiteque horrela: mu.ak: eguin dut, eguingo nuen, eguiten nuen, eguin nuen. Maru imperfectivoa, i.ak.en: eguingo dut, eguiten dut.
Aditza transitivo ala intransitivo içango da, objectu directua daducan heinean. Ezberdin conjugatzen dira bi formac, affixu ezberdinen bitartez. Intransitivoec ez dute aldatzen euren conjugationea hamtu perfectivoan eta maru imperfectivoan, beraz hiru conjugatione forma daude:
1. Conjugatione transitivo perfectivoa.
2. Conjugatione transtitivo imperfectivoa.
3. conjugatione intransitivoa.
Ikussico dugu ak aditzaren (eguin) oinharrizco conjugationea perfectivoan eta imperfectivoan (erro verbala = EV).
1. CONJUGATIONE TRANSITIVO PERFECTIVOA, Hamtu:
Persona Singular:
1.p mu.Ø.EV» mu.ak (eguin nuen)
2.p mu.u2.EV» mu.u2.ak (eguin cenuen)
3.p (anim) mu.n.EV» mu.un.ak (eguin çuen)
3.p (inanim) mu.b.EV» mu.ub.ak (eguin çuen)
Persona Plural:
1.p mu.Ø.EV.enden mu.ak.enden (eguin guenuen)
2.p mu.e.EV.enzen mu.ak.enzen (eguin cenuten)
3.p mu.n.EV.eš mu.un.ak.es (eguin çuten)
3. (inan) mu.b.EV mu.ub.ak (eguin çuten)
2. CONJUGATIONE TRANSITIVO IMPERFECTIVOA, Maru:
Persona Singular
1. i3.EV.en i3.ak.en (eguingo dut)
2. i3.EV.en i3.ak.en (eguingo duçu)
3. i3.EV.e i3.ak.e (eguingo du)
Persona Plural
1. i3.EV.enden i3.ak.enden (eguingo dugu)
2. i3.EV.enzen i3.ak.enzen (eguingo duçue)
3. (anim) i3.EV.(e).ne i3.ak.ene (eguingo dute)
3. (inan) i3.EV.e i3.ak.e (eguingo dute)
Conjugatione intransitivoa du aditzarequin (minçatu) ikussico dugu.
3. CONJUGATIONE INTRANSITIVOA, berdina dena perfectivo ala imperfectivoan:
Persona
1. i3.EV.en i3.du.en (minçatu/co naiz)
2. i3.EV.en i3.du.en (minçatu/co çara)
3. i3.EV i3.du (minçatu/co da)
Persona
1. i3.EV.enden i3.du.enden (minçatu/co gara)
2. i3.EV.enzen i3.du.enzen (minçatu/co çarete)
3. i3.EV.eš i3.du.eš (minçatu/co dira)
Aditz intransitivoac conjugatione transitivo batean erabilcen direnean, CAUSATIVO erranahia harcen dute
tur: ttipia içan » in-tur: ttipiaraci
ñen: joan » in-ñen: joanaraci
Aditzen adibide batzuc sentencia batzuen bitartez
lugal-ra e2 mu-na-du3: (harc) regueari etche bat eraiqui ceraucon/derauco
lugal-ra: regueari (dativo)
e2: etchea/ etche bat (absolutivo, objectu directua)
mu-na-du3: eraiqui ceraucon/derauco
inim mu-na-gi4 : (harc) (hari) hitza vueltan eman (repplicatu) ceraucon/derauco
inim : hitza/hitz bat
mu-na-gi4: returnatu, vueltan eman
Aditz simpleac eta compossatuac:
Aditz SIMPLEAC erro verbal batez ossatzen dira, ceinari atchiquitzen çaizquion affixu, suffixu eta prefixuac forma conjugatu cehatza emaitecotz.
du3 eraiqui/eguin
e3 athera/campora joan
gi4 retornatzea/vueltan eman
dim2 formatu, forma eman
Aditz COMPOSSATUAC oinharrizco partez ossatzen dira: lehen partea icen bat da, eta bigarrena aditza. Lehen parte horrec aditz erroaren lehen objectu directu beçala functionatzen du.
ki-a: ingurunea mesuratu » maitatu
inim==gi4 repplicatu, hitza vueltan eman
šu==ti recibitu
gu3==e2 erran
si==sa2 jaquin-araci
igi==ñar beguiratu, beguia jarri
Euscaraz halaco aditz compossatuac anhitzetan erabilcen dira: ez beguia kendu, beguiratu, jaquin araci, hitz eman, hitz eguin… Herri hizqueran batez ere erabilcen diren halaco formec, maila abstractuagoco icen berriac eratzen dituzte batzutan, batez ere traditione litterarioaren bitartez: gurean, observatu, ratificatu, informatu, platicatu… beçalacoac. Sumeriarrec traditione litterarioaren lehen urrhatsac eman cituzten, hala beharrez minçatu hizcunça batetic abiatuz. Ez ceducaten orain daducagun fondo litterario abstractua, ceina garatu baitzen batez ere Greciaco philosophoen bitartez.
Aditz compossatuan badago aditz bat eta bere objectu çucen bat. Aditz compossatu horrec berce objectuac educ ditzaque phrasean.
šu ba-an-ti: jasso, recibitu çuen/du
Aditz honetan objectuac marcatuac aguer daitezque, casu locativo-terminativoan (directivoan) (-e), locativoan (-a), edo marcaric gabe.
eštin-e šu ba-(e)-an-ti: ardoa recibitu çuen/du
e2-a šu ba-(a)-an-ti: bere etchea recibitu çuen/du
dub šu ba-(Ø)-an-ti: tabletta (bat) recibitu çuen
ga-e ur-e ki-(Ø) bi-(Ø)-(Ø)-a-en: çakurrac maite ditut
Objectu obliquoa
Osso ohicoa da affixu directivoa (loc-term) aditz erroaren aurrean, marcatzeco aditz compossatuaren “bigarren” objectu directua.
e2-e lugal-bi gu3 ba-de2: (etchearen) regueac bere etcheari hitz eguin ceraucon
Aditz ez-finituac
Conjugatzen ez diren aditz icenac dira. Forma ezberdinetan aguercen dira, darabilten suffixuaren arauera.
Aditz erroa bacarric icen beçala aguercen denean infinitivo beçala iracurcen da, baita gerundio beçala batzutan.
ñar2: jarce, cocatze, jarcen, cocatzen
du3: eraiquitze, eraiquitzen
ñen: joaite, joaiten
Aditz icenari atzizqui directivoa atchiquiz (-e) intentionea edo asmoa eracusten da:
ñar2-e: jarceco, cocatzeco
du3-e: eraiquitzeco
ñen-ne=ñen.e: joaiteco
Aditz icenari locativo bat (-a) atchiquiz constructione temporala adiarazten da. Haimbatetan gerundio edo participio beçala iracurten da:
ñen joan
ñen-na=ñen.a joaiten, joaiteracoan, joanic
Haimbatetan aditz icena passivoqui describatzen da:
en a2 šum2-ma Dnu-nam-nir-ra: jauna indarra emanic Nunamnirreri
Aditz icenari maru suffixu bat atchiquituaz (ed) constructione imperfectivoa eguiten da, eta passivoqui adiarazten da:
du3-e (du.ed): eraiquitzen içan
ñen-ne=(ñen.ed) joaten içan
Aditz icenari hamtu suffixu bat atchiquiz (a) constructione perfectivoa eguiten da, ceina baita passivoa den (PARTICIPIO SIMPLEA):
du3-a: eraiquia içan
ñar-ra: cocatua içan
Contextuaren arauera berheizten dira locativoetatic eta directivoetatic.
Aditz icena + maru suffixua (ed) + directivoa (e): finalitateco constructionea:
du3-e-e=(du.ed.e): eraiquia içateco
ñen-ne-e=(ñen.ed.e) joana içateco
Aditz icena + maru suffixua (ed) + locativoa (a): constructione potenciala:
du3-a-a (du.ed.a): eraiquia içateque (içan daitequeela)
ñen-ed-a=(ñen.ed.a) joana içateque (içan daitequeela)
Sumerieraren aditza II. Prefixu modalac eta conjugationeco prefixuac
Sumercararen aditzac eta cate verbalac (I)
Aletchu,
Asqui ongui ulercen çaiçu lehen iracurraldi batean. Familiarra çaicu punctu batetaraino, euscarari esquer.
Adeitassunez
Milla anhitz esquer Josu!!!
Hain justu ere, çu orain euscal aditzarequin ari çara, Axular handia bide. Hyperinteressanta çurea ere.
Phozten nau erraiten drautaçunean ulercen duçula. Içan ere, nere çalançac ere baditut. Çalançac çalança, hala publicatzea erabaqui dut. Badugu auquera eztabaidatzecotz eta behar dena çucencecotz.
Curioso samarra, euscaldunonçat, sumercara hizcunça ez hain arrotza çaicu. Neri osso familiarra eguiten çait.
Adeitsuqui