Sumercara

Sumercara –

Sumercara

0. Aitzinsolhas labur bat sumercararen eta sumeriarren inguruan

Sumercara icena derivatzen da akkadiarrec herri horretacoei jarritaco icenetic: šumeru akkadieraz. Sumerieraz hizcunça eme-gir15 deitzen da, eta erran nahi duque hizcunça jathorra, bertocoa, baina cençuaz ecen ordenatu edo noble consideratzen baitira. Sumeriarrec euren lurraldeari deitzen ceraucoten ki-en-gir15, ceinac erran nahi duque jaun ordenatu edo nobleen lurraldea. Euren burua: sag-gig-ga, “buru belcen herria” beçala iceneztatzen çuqueten.

Herrialde honetan garatu ciren lehen hiriac, eta horrequin batera, memoria gordetzeco euscarri berri bat, irazqueraren bitartez. Sumeriarrei aithorcen çaie irazquera asmatzearen meritu historicoa.

Sumeriarren lurraldea da, Tigris eta Eufrates ibaien arroen azquen tartea itsasoratu baino lehen, Irak eta Kuwait herrialdetan gaur egun. Greciarren bitartez Mesopotamia (ibaien arteco aldea) icenez eçagutuco cenaren hegoaldea da. Ez da eçagutzen cer nolaco harremanac eduqui cituzten hasieran sumeriarrec eta akkadiarrec. Akkadiarrac herri semita bat ciren, eta euren hizcunçan sumerierac eraguina eduqui çuen, adibidez SOV (subjectu-objectu-aditza) eguitura syntacticoan, ceina berce hizcunça semiticoetan ez baita batere ohico.

Hizcunça hila da sumeriera, eta eçagutu cen XX mendean, akkadiarren gaineco ikerlari europearrec cuneiformeetan iratzitaco taulatto batzuetan akkadiera ez cen berce hizcunça bat cegoela ulertu çutenean, içan ere aldi batzuetan textu officialac bi hizcunçatan irazten ciren.

Bacarric eçagutzen da iratziric, ez da jaquiten nola minçatzen ciren. Cuneiformeen moyenez iratzi eguiten çuten. Consideratzen da beraiec inventatu çutela irazquera, forma horretan. Ceinu logographico eta phoneticoen nahasqueta bat da irazquera cuneiformea. Ceinuac buztinezco taulattoetan imprimatzen ciren, ciri baten lagunçaz.

Sumercara hizcunça, gaurco eçagutzen arauerat, agglutinanta da, ergativoa, eta ez ditu genero grammatical masculino eta femmeninoac berheizten, bai ordea içaiqui animatuen eta inanimatuen artean. Aditza sentenciaren amaieran aguercen da normalean, eta casu grammaticalac adiarazten dira orden batean, postpositioneen edo atzizquien bitartez. Bi hizcunça maila identificatu dira: eme-gir15 edo “hizcunça jathorra”, eta eme-sal edo “hizcunça reffinatua”, emacumezcoequin harremandua.

Eçagutzen diren irazcun çaharrenac CA IV millurthecoac dira. Ceinu logographicoequin eguiten ciren batez ere. Forma hori garatuco cen ceinu syllabicoac guehituz eta irazquera traditione ezberdinac eratuz. Akkadiarrec III millurthean sumertarrac menderatu cituzten, eta horrela akkadiera nagussitu cen, iratziz eta minçatuz. Sumercarac iraun çuen culturaco hizcunça iratzi guisa CA lehen millurtheraino. Idazquera cuneiformea Ekialde Hurbilean haimbat lurraldeetara hedatu cen, eta haimbat herric idazteco forma hura eureganatu çuten, haien hizcuncetara egoquitua. Sumercarazco textu guehienac III millurtheco bigarren erdialdicoac dira.

Sumercara

2 pentsamendu “Sumercara”-ri buruz

  • Alexander,

    Sumercarari buruz guehiago jaquiteco gogoaz utzi naduçu.
    Viciqui interessanta ekarri deraucuçun thema haur.

    Adeitsuqui

  • Caixo Josu! Mila esquer anhitz!!

    Sumercararen inguruan, urthe hassieran introductione mailaco bi ikastaro eguin nituen angueleraz, Youtube bitartez. Lehena Digital Hammurabi canalean Joshua Bowen eta Megan Lewisequin. Hau divulgatione mailan osso ondo dago, eta haimbat gai ezberdin ikutzen ditu. Bigarrena Gabriel Barraren canalean: Learn egyptian & sumerian. Hau ascoz ere academico moducoa, ascoz tochazo moducoa, baina berdin berdin interessanta. Bi ikastaroen apunteac euscaraz ordenatu eta synthetizatu nituen, eta halaco grammatica chume moduco bat gueratu çait naffarreraz, eta vocabularioa eta ariqueta batzuc ere guehitu derauzquiot, bi ikastaroetan eguinac. Ondoren hori dena Marie-Louise Thomsen iracaslearen The sumerian language (1984) liburuarequin contrastatu nuen. Cembait detailleetan ez da arguia erraiten dena batzutan, baina halacoetan açalcen da ere cer eta cergatic. Argui ulertu dudana bacarric bildu nahi ukan dut. Refferencia hauequin nere plagiatze maila, aurretic emendatzen dudala uste dut.

    Thomsen ML (1984): The sumerian language. https://theswissbay.ch/pdf/Books/Linguistics/Mega%20linguistics%20pack/Cuneiform/Sumerian%20Language%20%28Thomsen%29.pdf

    Learn sumerian – with Gabriel. https://www.youtube.com/playlist?list=PLdoIdOGz7R2L4oflT5WestaplvI9e-E6W

    Learn to read ancien sumerian (with Dr Joshua Bowen). https://www.youtube.com/playlist?list=PLmXNllWcFFRMmBT5LPn34iPK1qENBgF1M

    Ehundaca orri daduzcat, aditzequin, haur ta berce… Gaiac textu ttipietan ordenatzen ditudan heinean, hemen postaratuco dut material hori dena poliqui poliqui, demboraren eta gogoen arauerat.

    Sumercara içugarri interessanta dugu.

    Adeitassunez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude