Slavoj Zizeken bost iritzi

Hau Iñigo Astizek igandean Berrian argitaratutako elkarrizketako pasartea da.

“Benetan ez dakigu non gauden. Ez da teoria badugula, eta jendea mugiarazten asmatzea bakarrik falta zaigula. Ez dugu argazki orokorrik. Inoiz baino beharrezkoagoa da geure buruak orientatzea. Ekologia, biogenetika, genomarekin egiten diren ikerketak… Badira guztiz berriak diren gauzak, eta ideologia eta etika zaharrak ez dira haiei erantzuteko aski. Formula marxista berria behar dugu pentsalariok: XX. mendean mundua aldatzen gehiegi saiatu gara, eta orain interpretatzen hasi beharko dugu. Ez gaude egoera gardenean, ez dago begiratu bat eman, eta non gauden jakiterik. Behar bezala jokatu ahal izateko, ulertu egin behar dugu gertatzen ari dena. Teoria behar dugu, baina ez soilik abstraktua, intelektual publikoak ere behar ditugu, eta horren aurka doa zuzenean unibertsitatean egiten ari diren Bologna deituriko prozesua, adibidez. Gizartearen beharrei erantzuteko moldatu nahi dute unibertsitatea, baina hori ez da aski. Ez zaie erantzun behar bakarrik gizarteak dituen arazoei. Arazoak planteatzeko modua bera ere kritikatu behar da. Erradikalkiago pentsatu behar dugu.”

 

Eta hau gaur Publicok kaleratutako elkarrizketatik atera dugun pasartea:

“Zintzoak izan eta marko kapitalista onartu beharko genuke. Onar dezagun denok ere Fukuyamaren jarraitzaileak garela. Berak kapitalismo liberal demokratikoa sistemarik hoberena zela esan zuen. Fukuyama kontserbadore zintzoa da. Egun batean biogenetikak bere historiaren amaierako tesia hautsi zuela esan zidan. Berak genetikak aurrera egiten duela onartzen du, eta hortaz, egunen batean pentsamendua manipulatzea oso erraza izango da. Kapitalismoak berez dituen arazoez gain ordea, Txileko edo Hego Koreako demokraziak ere sortu ditu.”

 

Hau Fedebillie blogetik hartu dugu, 2006koa da elkarrizketa:

“Oso modan dago, 1989ko komunismoaren hondoratzeak utopiaren amaiera eta mundu “post-ideologikoan” barneratzea suposatu zuela pentsatzea. 90eko hamarkadak baina, benetako utopiaren pizkundea suposatu zuten. Kapitalismo liberala zen horretarako formula. Eta nahikoa zuen jarrera postmodernoa hedatzearekin: ez zegoen nortasun finkorik. Hori izan zen utopia. 2001eko irailaren 11k esanahi sinbolikorik baldin badu, utopia horren amaiera markatzea da. Niretzat benetako utopia 90. hamarkadakoa izan zen. Erantzun guztiak genituen. Iraultza ahaztu beharra genuen sistemarik onenean bizi ginelako. Tolerantzia gehiago behar genuen, multikulturalismoa, askatasun sexuala. Hau irailaren 11n amaitu zen. Baina beste aspektu interesgarri bat ere bada. Ezkertiar askok, posmodernismoaren eraginpean, balore hauek -aniztasuna, hautatzeko eta gure burua berrasmatzeko askatasuna- jarrera subertsibo eta iraultzaileak direla pentsatzen du, botereak oraindik balore kontserbatzaileak babestuko balitu bezala.”

Hau El Paiserako Enric Gonzalezek egin zion:

“Ni torturaren aurka nago, baina ulertu ditzaket zenbait egoera. Jar gaitezen nire seme bahitua non dagoen dakien pertsona bat dudala nire aurrean: ez nuke informazioa eman arte torturako ez nukeenik zin egingo. Garrantzizkoena kasu desesperatuaren eta tortura legeztatzearen artean bereizten jakitea da. Denok dakigu CIA abila dela galdeketa bortxazko eta gogorrak egiten, baina ez genuke horregatik, horretaz modu normalean hitz egin behar. Zerbait aldatzen ari da AEBtako moralitate publikoan. Lehengo batean, telebistan, senatari kontserbadore batek honako arrazoiketa egin zuen: gure atxilotuak hasieratik gerrako “helburu legitimoak” ziren, eta bonbaketetatik bizirik atera zirenez, nahi duguna egin dezakegu beraiekin, haseratik haiek hiltzeko eskubidea genuenez. “Iraultza isil” bat abiatu da eta etikaren oinarrizko arauak aldaltzen ari dira eta guk ez dugu horiek jakiteko besterik eskatzen.”

 

Bukatzeko, Lapiko Kritikoan, Markos Zapiainen ohar hau aurkitu dugu, Zizeken pentsamenduari buruz:

“Zizekek dio: “Ez gaitu harritzen euskaldun ‘separatistek’ mesfidantzaz erreakzionatu izana, Habermasi ‘alemaniar nazionalista’ izengoitia jartzera heldu baitziren, aspaldiko argumentu ‘leninista’ berreskuratuz, hots, tentsio etnikoa bizi duen Estatu batean, identitate etnikoaren aurreko jarrera indiferenteak, itxuraz ‘neutroak’, estatuko kide guztiak hiritar abstraktu huts izatera mugatzeak, talde etniko ugarienari egiten diola praktikan mesede”.

Zentzu horretan, goitik behera egiten du bat Zizekek euskaldun separatistekin. Eta separatista hitza beti komatxo artean kokatuz apika aditzera eman nahi luke “separatista” izenak dirauen bitartean irudi lukeela bereizten den herriak lotura ikusgaitzak gorde behar dituela herri ordu arte menperatzailearekin; eta Zizekek ez lioke etnia agintari ohiari zentraltasun semantikoak adierazten ohi duen nagusitasun enpirikoa aitortu nahi. Independizatzen den herria ugazabarengandik bereizten bada ere, azpimarragarriagoa da bere baitara datorrela bizitzera, hein batean noski.

Estatu nazio handiek herri txikiak biktima gisa baino ez dituzte maite izaten, errukigintzaren sustatzaile: lagun diezaiegun koitaduei bizirik irauten, baina beti ere gure gidaritzapean, beren kabuz ezingo dute asmatu; edo bestela apaingarri folkloriko gisa, beren dantza eta hizkuntza zahar liluragarri eta ama-lurrari loturiko jakinduria holografikoarengatik. Ordea, ekimen politikoa beren gain hartu nahi dutenean berehala laidotzen dituzte: egoista, terrorista. Haatik, ekimen politikoa bere gain hartzea, horixe izaki Zizekentzat herri txikiaren aurreneko betebehar etikoa.”

Zizek! filmeko kartela.

Irudia | Zizek! filmeko kartela. | Zizek! | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

12 pentsamendu “Slavoj Zizeken bost iritzi”-ri buruz

  • Gora Zizekmania!:

    Hemen Joanes Apaolazaren blogean ateratzen dena Zizek-en inguruan:

    http://joanesapaolaza.wordpress.com/2010/06/13/zizekiruneanobamarenaegiten/

    Eta hemen, Joanjo Olasagarreren Deiako zutabe batean agerturikoa:

    http://www.deia.com/2010/06/12/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/zizek

  • Hemen gehiago:
    http://basque.criticalstew.org/?p=2223

    Ematen du zuzeulari honen asmoa Zizek-en kontradikzioak erakustea dela. Jakin beza baietz, hala dela one hundred per cent, baina modu berdienan Zizek oso dela konsistentea bere kontradikzioetan! Azkenean, suposatzen dut, norberari tokatzen zaiola sintesi borobiltzaile bat-edo asmatzea.

    EH-ko situazioan, dena den, zaila egiten zait ulertzea Zizeken (edo Badiou-n) lanaz baliatzerik badagoela azken 40 urteotan-edo askatasunaren alde bere bizia eman dutenei konpensazio morala edo erreparazio etiko-politikoa aurretik eskaini gabe! Publikoki!

  • Agian zuk entzunda edukiko zenuen pentsalari sloveniarraren izena, baina nik estrainekoz Imanol Galfarsorori entzun nion, Subordinazioaren kontra liburuaren karietara. Areago Zizeken izena entzuten dudan bakoitzean, Galfarsoro etortzen zait gogora, oker ez banaiz, Zizeken ikasle eta jarraitzailea (estetikoki bederen).

  • Eta etikoki, Galfarsoro jauna, eta etikoki. Arrazoi duzu, baina despistatuta nindukazun zeu gabetan lili gorriak ezin direla esistitu irakurri dizudanetik, ez dakit zein blogetan. Hori munduerdikoikeria, hori. Jajajajiii!
    Ez zaizu gustatuko, akaso, baina mundua beti izango da mundu, bai eta geu gabe ere. Areago, gu hilko gara, baina lili gorriak ernetuko dira gure hilotzaren ipurtzulo beretik. Zuretik ere bai, mon ami. Zizekek esaten duena esanda ere.

  • Baina hori ez zenuen gaizki edo pertsonalki hartuko, ez? Argudio bat hedatzeko besterik ez! Ez zegoen izenen aipatzeko beharrik! Dena dela, esistitze arren ahuntzaren gauerdiko eztula ere esistitzen da, suposatzen dut! baina bueno, argudio lacaniar eta euskaldun sinpletxo bat argitzeko zen: esana izana!

  • bai jauna! baina argudio bat hedatzeko besterik ez zela diot ze gauzak zure erara ikusita ere, no doubt no doubt, nire semealabak aurreikusten ditut jada kanposantuan “what a beautiful flower stemming from our dad’s arse!” esaten! Patu petrala, dena dela! Lorearena, diot!

    Zein zen aintzinako poeta persiar hura, hilotzen buztinarekin edalontziak egin eta bertatik ardoa edaten zuena?

  • Žižek idazten da, ž ahoskatu ‘frantses j’ bezala.

  • Ahoskerari buruz Zizekek berak erantzun zion NiteBeat saioko elkarrizketatzaileari:
    “-Welcome mister Zizek, did I say…? Tell me the right way!
    -Slavoj Zizek, but again, I prefer it in the wrong way, it makes me paranoiac if I heard it the right way.”
    hemen 35.segundutik aurrera:
    http://www.youtube.com/watch?v=KjEtmZZvGZA

  • zergatik ez dira mezuak azaltzen?

  • El Paisek ere elkarrizketa egin dio. Gaurko paperean irakur daiteke: http://ttiki.com/14358

  • Bere abizena ondo ahoskatzeari buruz, Zizekek berak erantzun zuen horrela (35 segunduan):
    “Welcome Mister Zizek, did I say it… tell me the right way!”
    “Slavoj Zizek, but again, I prefer it the wrong way, it makes me paranoiac if I hear it the right way”
    hemen:
    http://www.youtube.com/watch?v=KjEtmZZvGZA
    Eta Democracy Now saioan ere antzekoa aitortu zuen (lehen minututik aurrera) aurkezleak, eta Zizekek berak “poliziak bakarrik dakizki gauzak edo behintzat hori da nire Euroka ekialdeko esperientzia”:
    http://www.youtube.com/watch?v=KAfj_rhnwQE