Kritika Zinematografikoa: “Sisu”

Kritika Zinematografikoa: “Sisu” –
Kritika Zinematografikoa: "Sisu"

Zuzendaria: Jalmari Helander
Urtea: 2022
Herrialdea: Finlandia

-Odolez beteriko tundra-Kritika Zinematografikoa: "Sisu"

Iazko Sitges-eko jaialdiko erabateko garailea –Sisu (2022), ingelesez grabaturiko Finlandiako filmak- hainbat ezaugarri berezko ustiatzean egiten da indartsu, han eta hemengo erreferentziak erabiliz pastitxe postmodernoaren produktu freskoa eratzeraino. Eta lerrook bere ezaugarri berezko baten ildoari jarraituz plazaratuko ditugu:

1-Kapitulokako planteamendua

Istorioa berez konplexuegia ez bada ere, gidoia nolabaiteko pasarteetan zatituta egongo da. Quentin Tarantinoren zinearen omenaldi (ugarietako) bat da honakoa, eta egia esan modu eraginkorrean funtzionatuko du, eszena bakoitzari set piece izaera emango baitzaio, hemen eta orain gertatzen ari den egoera. Laponiako tundra eszenatoki dela, espazialki ez dago bariantza handiegirik, baina batetan minaz lepo dagoen zelaia dela, bestean herri kiskalia azaltzen dela, edo ibaiaren babesa baliatzen dela, istorioa eraldatuz joango da etengabe, nahiz eta…

2- Sinopsia

…pelikularen planteamendua nahiko xehea den (uler dadila hau, behingoagatik, bertute gisa): II. Mundu gerra bukatzear dela, Laponiako paraje urrun batean galduta, gizon misteriotsua bizi da. Urrea bilatzen du grinatsu, eta egoera zeharo aldatuko zaio lurraren azpian urrezko harri sinestezina aurkituko duenean. Zibilizaziora joateko bidaia egitean, bidetik tropa naziak aurkituko ditu. Urre gose eta superbizipena ardatz diren errelatoa izango da hala pelikula. Berez galdera orokor baten inguruan antolatzen dena: …

3- Pertsonaia

…Nor da gizon hau? Hitz egiten ez duen pertsonaia, bere ekintzek definituko dute, eta aurki ohartuko gara, soldaduen aurrean duen jarrera basatiki trebearen harira, ez dela urre bilatzaile xumea. Egia esateko, pelikulak xarma gehiago dauka doi-doi bere marrazte filmikoa egiten denean: bere txakurrarekin duen erlazio samurra, ia zientzia fikziozkoak diruditen orbain lazgarriak, etengabe bere eraztunari bueltak ematearen joera. Behin bere iragana argitzean, instantean barneratuko dugu bere legenda, oso emankorra izan daitekeena, baina misterioa apur bat zapuztuko diguna. Edonola, pertsonaiaren sendotasuna, Jorma Tommilaren interpretazio boteretsua lagun duela, nahikoa da pelikula sostengatzeko, nahiz eta desorekak eta birak oso ohikoak diren, izan ere…

4 – Generoak

… etengabeko bilakaeran dagoen pelikula da. Berez bi norabidetako ibilbide dramatikoa da (ihesaldia eta ehiza), baina bidetik igaroko gara hainbat tonu eta testura generikotatik. Bakardadearen inguruko drama historikotik, akzio pelikulara; survival horror odoltsutik komediarik absurdoenera. Baina denaren sakonean bada genero bat atzealdeko teloia eratuko duena:

5- Girotzea

Western bezala ulertutako pelikulaz ari garela esan genezake, moral ezezaguneko (anti)heroi misteriotsua baita, basamortuan ehizatua izatearen eta ehiztari izatearen arteko muga fin horretan ezarria. Argazkilaritza okre eta zikinduak eta erritmo asinkopatuak ere (erabateko abiadura moztu egingo da bat-batean, eta tentsioz betetako plano luzeen jarioa hasi) western klasikoen lurraldera eramango gaituzte. Eta jakina, …

6- Biolentzia

… odola nonahi dago sekuentzia bakoitzean, akzio eszena eta heriotzak lerrokatzeko erak ez dira errepikakor suertatzen, eta pelikulak duen gore puntu ez puztuegiak nortasun ludikoa emango dio pelikulari, nahiz eta ezinbestean dramatismoa eta (bilatzen ez den) sinesgarritasuna gainbehera datozen. Ibaiaren eszena zoragarria da horren adibide argienetako bat. Edonola, bideo-joko bat bailitzan, zuzendaria etengabe gehiago ematearen presiopean somatuko dugu, climax artifiziotsura iristen garenerako hasierako neurritasuna faltan botako dugu. Ez gaitu harrituko, hala…

7- Simbolismoa

… pelikulak azken pasarteetan indar apur bat galtzea bere adieretan eta ikusgarritasun hutsaren alorrean geratzea. Hasieran egin zitezkeen irakurketak, esaterako, agortzen ari den gerraren inguruan, urreak sor dezakeen itsutasunaren inguruan edo iragan mingarriak sor dezakeen munstroaren inguruan, erdibidean geratuko dira biolentzia hutsaren zerbitzura. Edonola ere, …

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Sisu"

Kritika Zinematografikoa: “Sisu” Kritika Zinematografikoa: “Sisu”

Euskal pantailaren gunea