Schopenhauer eta Twitter artean

schopenhauer-eta-twitter-artean

Schopenhauerri irakurri nion, ordurako ez zuela 75 urtetik beherako libururik irakurtzen. Zeharo beste muturrean ditugu gaur egun asko, unean uneko txioak, postak, egunkariak eta bizitza laburreko liburuak soilik irakurtzen.

Hor tartean gabiltza guztiak ere, Schopenhauer eta Twitter artean.

Ezkortasun sakonaren eta arinkeri baikorraren artean. Ekialdera hurbiltzen gaituen Borondate atenporalaren eta mendebalderago bultzatzen gaituzten unean uneko kontutxoen artean…

Balantzak oker daude, ordea. Desorekak beti giza-kontu guztietan.

Pentsalari zorrotz gehiago behar ditugu. Sakontasun gehixeago. Ekialdealdeko airea. Ezkortasuna eta baikortasuna bi-biak, tasun eta ez keria diren artean. Unean unekoak edo bizitza laburrekoak baino hats luzeagoko kontuak…

Nahi nuke hor nonbait ibiliko balira hasi berri dudan blog honetakoak.

 

 

"SURFLARIA ETA PARADISUA" liburua argitaratu du.