Sautrelak 300. atala gaur

MzQ2NA==

Denboraldi honetan ere, ohikoa duen filosofia eta estetikari eutsiko dio SAUTRELAk, letrei eta literatur sorkuntzari balio emanez. Euskarazko literaturaren nondik norakoak gertutik jarraituko ditu saioak, elkarrizketen eta erreportajeen bidez. Lehenengo atalean, esaterako, Irati Jimenez idazlea izango du gonbidaturik.

Honekin batera, erdarazko literaturari ere gainbegiratua egingo dio Sautrelak 12. denboraldi honetan ere; esate baterako, Frederic Beigbeder idazle frantziarra izango dugu hirugarren saioan, ‘Un roman français’ liburuaz hizketan.

Iazko lantaldea zertxobait berrituta ageri zaigu udazken honetan. Erredakzioan Garazi Kamio, Lander Garro eta Yolanda Mendiola. Errealizadore Koldo Gutierrez eta Zuzendari/Aurkezle lanetan, Hasier Etxeberria.

(Etxeberriak berak laburtu zuen hemen Sautrelaren orain arteko historia, 300. saioa grabatu zueten egunean)

Irudia | Sautrela saioa | zz | Creative Commons By SA