Sautrela 440: Unai Villena, Irakurzaletasuna eta Arinago duk haizea, Absalon
Sautrela 440: Unai Villena, Irakurzaletasuna eta Arinago duk haizea, Absalon
Aste honetako Sautrelan idazle berri baten opera prima izango dugu mintzagai. Unai Villena idazle elgoibartarrak bere lehen eleberria kaleratu du, Hauts haietatik. Hiru ataletan banatutako nobelan, drogak, eskizofrenia, adiskidantza eta meta-literatura dosi andana aurkituko ditu irakurleak. Modu berean, laguntasuna goratzeko eta buruko gaitzek eragiten duten estigma normalizatzeko aldarrikapen gisa ere interpretatu daiteke nobela. 2014ko Igartza bekaren emaitza da Villenaren lehen lan hau.
Erreportajean euskal literaturan eta oro har literaturan izan ohi den kezka bati erreparatuko diogu: irakurzaletasunaren osasunari. Datu bat aski irakurzaletasunak dituen erronkei buruz hausnarketa egiteko: 10-13 urte bitarteko umeen ia %94 da ohiko irakurle. Adin hori igarota baina, 30 puntu jaisten da irakurzaletasuna. Zeintzuk dira beherakada hori ulertzeko faktoreak eta nola egin aurre egoerari? Galtzagorri elkarteko lehendakari IƱaki Markotegik eta Harkaitz Zubiri idazle eta EHUko soziologoak ekarriko dizkigute hurrenez hurren, umeen irakurzaletasunari eta helduen irakurzaletasunari buruzko ikuspegiak.
Juan Luis Zabala Arinago duk haizea, Absalon eleberriarekin etorriko zaigu. Felipe Juaristik 90eko hamarkada hasieran argitaratutako liburua, zeinetan buruko gaitz eta psikiatrikoetako gaiak diren aipagai.
Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.