Sautrela 424: Agustin Arrieta, Houellebecq eta Parentesiak (etabar)

 

Agustin Arrieta idazle eta EHUko filosofia irakaslea izango dugu aste honetako Sautrelan. Irlak izeneko ipuin liburua plazaratu berri du Erein argitaletxearekin. Orotara, hogeita hamar ipuin baino gehiagoz osatutako bilduma, giza harreman eta gizarte arazoei lotutako gaiak ardatz dituena. Fikzioa, etorkizuna, iragana, erlijioa edota soziologiari lotutako gaiak aurkituko ditugu ipuinez osatutako artxipelagoan.

Erreportajean Frantziako literaturan dagoen idazlerik polemikoenetakoa ezagutuko dugu: Michel Houellebecq. Berari buruz, besteak beste, esaten da misogino, islamofobo eta atzerakoia dela. Sumisioa bere azken lana da horren adibide. Bertan kontatzen da islamista moderatuak Frantzia gobernatzera iritsi direla, eta aldaketa sakonak eragin direla gizartean. Frantzian aspaldian izandako libururik salduena izaten ari da. Hedoi Etxartek eta Gerardo Markuletak gerturaruko gaituzte Houellebecqengana.

Beñat Sarasolak Joxean Muñozen lehen poema liburua ekarriko digu gogora: Parentesiak (etabar). Liburua Hordago argitaletxeak argitaratu zuen 80ko hamarkadan.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 424: Agustin Arrieta, Houellebecq eta Parentesiak (etabar)

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 424: Agustin Arrieta, Houellebecq eta Parentesiak