“Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa” liburua idatzi du Josu Ozaitak

“Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa” liburua idatzi du Josu Ozaitak –

"Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa" liburua idatzi du Josu OzaitakUEUk argitaratu duen “Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa” liburuan Josu Ozaita antropologoa 10 egunez San Ferminetan murgilduko da Villavesaren entzierroa aztertzeko eta erritu hutsik ez dagoela erakutsiko digu ikerketa berezi honen bitartez.

Ozaitaren esanetan, alde batetik gertaera hau transgresorea da, Udalak “Pobre de mí”-arekin Sanferminak amaitzen dituelako, baina erritu honen bitartez, Sanferminak Villavesaren entzierroarekin bukatzen direlako. Hau da, modu herrikoi batean erabakitzen da noiz amaitzen diren jaiak. Beste alde batetik, ordea, erritu hau ez da transgesorea ikertzailearen ustez: “Sanferminetako beste erritu askoren tankeran, entzierroa esaterako, oso maskulinoa izan delako: protagonistak gizonezkoak… Hala ere, aldaketak gertatzen ari dira. Iaz, Sanfermin santua emakumea izan zen; eta hori, berez, transgresorea da. Errituak moldatuz eta mugimenduan egon ohi dira, biziak baitira; eta Villavesaren entzierroarekin ere hori gertatzen da”.

 

 

“Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa” liburua idatzi du Josu Ozaitak

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude