Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak –

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana.

Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra Infant dAragon y de Sicillia Duch de Nemours de Gandia de Montblanc de Peinafiel Comte de Ribagorca y Senyor dla Ciudat de Balaguer. Et Donablanca por la mesma gra Reina de Navarra heredera propiet. del dcho reino duquessa delos dchos ducados comtessa de los dchos comtados y senyora dla dcha ciudat de Balaguer a ntro amado y fiel consellero e oydor de nos comptos Sancho Iturbide.

Horrela hasten da 1432. urtearen urtarrilak 10.an idatzitako txanponketa legea. Vianako Printzearen gros aleek izan zezaketen zilar legeari buruz azterketan ari nintzela, Ibañez Artica maisuaren “Moneda Medieval Navarra“ liburuak, Juan eta Blanka errege-erreginaren azken txanponketa legearen kokapena agertu zidan. Agiria, Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen da, 132. kaixaren, lehen ataleko, VII. agiria da alegia.

Urrun naiz Iruñatik, oso urrun eta gainera handik aurki pasatzeko itxura handirik gabe. Gaur egunean, posible ahal litzateke ni bezala atzerrian bizi den euskaldun batentzat, Iruñako artxiboan gordetzen den XV mendeko agiri bati so egitea? Artxiboari posta elektroniko bat bidaltzea erabaki nuen, galdetzea ez da ezer kostatzen.

Artxibo-ko langile adei batek berehala erantzun zidan, ez bakarrik posible, erraztasunak ere jarri zizkidan eta gustora egindako ordainketa xume baten ondoren, bereizmen handiko irudi batean jaitsi ahal izan nuen txanponketa agindua, internet medio.

Aginduari begira gelditu nintzen, hasieran ez nuen piperrik ere ulertzen. Behin eta berriro begiratu ondoren hitz solte batzu ulertzen hasi nintzen. Egunetan zehar begiak trebatzen joan zitzaizkidan, gero eta gehiago ulertzen nuen. Nafarroako Artxiboko Miriam-ek laguntza aparta eskaini zidan, niretzak ulergaitzak ziren hitz batzuekin. Hemendik eskerrik beroenak!

Oraindik gaurko egunean ere, ez dut hitz batzuren esanahia zeharo deszifratzen edo ez naiz erabat ziur behintzat. Ondorengoetan, gorriz ageriko dira hitz hauek… argi da ez naizela erdi aroan aditua, baina hala ere nik uste dut ondo ulertuko dugula ondorengo txanponketa legea…

Irakurtzen jarraitu…

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak | Euskal Txanpongintzaren Historia (monakotik.com)

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Sancho Iturbide ren Nafarroako Karlinak

Euskal Txanpongintzaren Historia